sábado, 16 de julio de 2011

GAZTETXEKO 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA

Gaztetxeko 3x3 saskibaloi txapelketa aurrera doa. Poperoek ostiralean euren bigarren norgehiagoka jokatu zuten. Oraingoan saskibaloira ondo jokatzen duten gaztetxo batzuen aurka, Farrari taldea, baina emaitza erabat ezberdinarekin. Oraingoan garaila irten ziren gure saskibaloilariak. Gauzak zail jarri ziren, kanpokaldeko jaurtiketa bikaina baitzuten aurkariek, baina erraz azkenerako barruko jokuan erakutsitako indarrak eman zion garaipena. Aipagarria izan zen "Chicho Terremotoren" uztai azpiko jokoa.

Honenbestez bigarren faserako sailkatu da gure taldea. Oraingoan ez da erraza izango garaipena lortzea, baina zuen animoekin ziur ahalegin berezia egingo dutela.

Azaldu zaitezte animatzera mesedez. Gaztetxeari giro berezia ematen saiatu behar dugu!


2 comentarios:

TXISME dijo...

Oxtiass ke foto,de ahí a la pasarela
,faltas tu primo ,esa altura para ke sirve!!!!!!!!!

Aitor Ibarguren dijo...

Egurra txapelketan ee poperooos!! jajaja