jueves, 18 de agosto de 2011

BASAMORTUETAKO ZALDUNAK BIZIRIK DIRAUTE!!!

Atzo, asteazkena, Donostiako Aste Nagusiaren barnean, kontzertu mitiko bat ikusteko aukera ezinobea suertatu zitzaigun. Su Ta Gar metalero beteranoak ziren taula gainean. Aurten diska berria aterako dutela zihurtatu digute, eta beraien maixutasuna erakutsi ziguten beste behin.

Sagues-eko plazak itxura ona hartu zuen, ez zen Berri Txarrak-en zegoen kopuru handia, halere, Eibarko laukoteak oraindik bere zalego sutsua mantentzen du.

"David eta Golith" abestiarekin hasi ziren, eta 90 minutu zehar, beraien diskografia errepasatu zuten. Abesti mitikoak ("Begira", "Rotaflexa garraxika", "Gau iluna amaitu da", "Nazka", "Agur Jauna", "Mari", "Jotake", "Etsi gabe", "Zure Atzetik",......), abesti berriagoak ("Jainko hilen uhartean", "Bidegabekeriaren balantzan", "Ametsa ote",....), eta nola ez, balada maitagarriak ("Hitz margotuak", "Itxaropena").

Nahiz eta Aitor-en ahotsa bere onenean ez izan (afoniko xamarra zegoela iruditu zitzaidan), saio ikusgarria eskeini ziguten. Galder-en lana aipatzekoa, hori da bateria jotzeko era!! Teknikoak, azkarrak, emotiboak, klasikoak,.....1000 aldiz gehiago entzunda ere, beti hunkitzea lortzen duen formazioa.

Laukoteak jotzeaz gain, Donostiako udalaren ausardia goraipatu zuen, euskal taldeengatik erakutsitako bultzada eskertuz. Generazio desberdinak elkartzea talde gutxien menpean dago, eta horietako bat, Su Ta Gar da, gure basamortuetako zaldun gogokoenak. Euskal heavy-aren gurasoak bizirik diraute....espero dezagun urte askorako. Oraingoz badakigu diska berria laister gure artean izango dela.

Metaaaaaaaaaal!!!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Epic Win!!