lunes, 15 de agosto de 2011

BERRI TXARRAK, ESPERO ZAITZAKET!!!

Atzo, musika maite dugunak, gau berezia bizi genuen. Berri Txarrak hirukote handia ikusteko aukera itzela. Donostiako Sagues-en jo zuten. Plaza zeharo bete zen Lekunberrikoen ikuskizunak gozatzeko. Eta ze kontzertua!!! Itzela, benetan, beste behin musika erakustaldi batean murgildu gintuzten.

Gaueko hamabiak jotzeko zeudenean, taldea taula gainera atera eta "Hasi eta Bukatu" abestiarekin iriki zuten saioa. Taldea oso motibatua, lasaitasunerako momenturik utzi gabe, eta oso sendo, abestiak bata bestearen atzetik entzun genituen.

"Folklore", "Gure Dekadentziaren onenean", "Payola", "Maravillas", "Jainko Ateoa", "Hil nintzen eguna", "Izena, izana, ezina", "Stereo", "Jaio.musika.hil", "Oreka", "Berba eta irudia","Bueltatzen", "Iraultza txikien asamblada", "Isiltzen Banaiz",.....abestiak ziztu bizian. Zalegoa irabazita zeukaten. Tarteka Gorka Urbizuk eskerrak eman eta abestiak eskeintzeko keiñua eduki zuen. Galder eta David-en jotzeko erak ere zeresan handia eman zuen. Hori da maixutasuna!!!

Pare bat alditan atera zen taldea eszenatokitik. Hala ere, zalegoen gogo eta txaloei esker, berriro bueltatu ziren, beraien "hit" ezberdinak jotzeko. Nola ez, bertsioentzako tartea ere egon zen. Neil Young-en "Rockin in the free world" (Oreka abestiaren tartean, konfunditzen ez banaiz) eta momentu hunkigarri bezela, Bob Marley-en "Redemtion Song" balada, Gorkaren kitar eta ahotsarekin bakarrik.

2 ordura ez zen iritsi, hala ere kriston kontzertua. "Ikasten" bezalako klasikoa berreskuratu zuten, jendearen zoramena sortuz, eta "Denak ez du balio" edota "Oihu" bezalako himmoekin gure jainkotzat dauzkagu betirako. Oso handiak.

"Oihu"-ren azken notak amaitzean taldea agurtu zen, disko berria prestatzen dabiltza eta hurrengo urtean izango dugu beraien berri. Beti bezala Berri onak izango dira.

IKUSI ARTE!!!!