miércoles, 24 de agosto de 2011

EUSKAL PILOTA MAITE DUGU

Zarautzko txapela Laskurainekin irabazi eta gero (22-8 Olaizola II-Albisu-ren aurka), Irujok atzo Donostia Hiria torneoa eskuratu zuen, kasu hontan Aitor Zubieta-ren laguntza paregabeari esker. Nahiz eta bere joku mailatik oso urruti egon, Iberokoak udarako 3. torneoren jabe da.

3 partidu izan ziren Atanon. Lehehengoan Mendizabal III-Arruti gailendu ziren Rico-Aretxbaleta bikotearen aurka. Huts gehiegiko partidua izan zen. Hala ere, zalegoa animatzea lortu zuten, batez ere bi aurrelariak lehenengo kuadroetan nahasten zirenean.

Estelarra oso polita izan zan. Hasieran huts nabariak (batez ere Irujo eta Zubietak), eta gorrien nagusitasuna nabarmena izan zen. Xala aurrean entonatuagoa hasi zen eta Laskurainen partidua betirako gogoratzekoa izan zen (txapelketako pilotaririk onena izendatu zuten). Hala ere, urdinek 0-8 partzialari esker, partiduari buelta eman zioten. Zubietak eta Irujok atzera ekin zioten, Laskurain erre nahian, eta baita lortu ere. Xala ere azken txanpan ez zen finegi ibili (gainera belaunean lesiotxo bat egin zuen).

Zubietaren nagusitasuna aprobetxatuz, Irujo aurrean tantua erasoagoa bukatu zuen. Tantu harrigarriak ikusi genituen, batipat azken txanpan, zalegoa aulkitik altxatzea lortu zuten momentu askotan. Azkenean partidu mitiko batean, 22-19 Irujo eta Zubieta txapeldun.

3. norgeiagoka ere oso polita izan zen. Idoate eta Zabaleta gazteak 18-16 gailendu ziren Olaetxea (estelarretan ya, mesedez) eta Ibai Zabala-ren aurka. Idoatek eta Olaetxeak norgeiagoka polita izan zuten aurrean, tantu ikaragarriak lortuz (dejadak, airez, boleak,..). Zabaletaren indarra ere goraipatzekoa. Gazte honek, lesioekin zortea badu eta progresioa izanez gero, pelotari handienetarikoa izango da dudarik gabe. Ibai Zabala-ren jokua ere zoragarria, bai eskubiz bai ezkerrez Zabaletaren bonbardeoak oso ondo defenditu zituen.

Aurreko larunbatean festibal polita ikusi bagenuen (Irujo-Zubieta 22 Bengoetxea-Beroiz 21), atzoko mundiala izan zen, ahaztezina. Hurrengo txappelketa, Bilbokoa, bertan lau bikote (Titin (xalaren lekuan)-Merino II; Olaizola II-Beroiz; Irujo-Laskurain; Berasaluze-Begino;). Ieuppp!!

No hay comentarios: