miércoles, 3 de agosto de 2011

SAN ESTEBANAK (ANDOAIN) 2011

Pixkat berandu baina, tira, hemen Andoaingo San Estebanen egitaraua:

Gazteen ospakizunarekin jaiak hasi dira Goiburun.

Egitaraua:

Uztailak 31, igandea
Gazte eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera baserriz baserri.
14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria, trikipoteoa.

Abuztuak 2, asteartea

22:30 Suziriak, jaiei hasierako kanpaiak.

Abuztuak 3, asteazkena
Zaharren eguna

12:00 Meza abesbatzarekin. Ondoren Baltzola trikitilariak.
14:00 Zaharren bazkaria. Arratsaldean zehar Baltzola trikitilariak.

Abuztuak 5, ostirala
21:00 Auzo afaria. Txartelak salgai San Estebanen eta Txertotan, Uztailaren 31 arte 27 euro. Handik aurrera 32 euro. Gau giroa alaitzeko Ingo al deu.

Abuztuak 6, larunbata
09:30 Malkar krossean izen ematea.
10:30 VII. Malkar krossa.
17:00 Ardien ile moztaileak eta VII. artzai txakur txapelketa.
Ondoren desapiyua Andoaingo gazteen artean. Arratsaldean haur txokoa.
23:00 3gabe2 goizalderarte.

Abuztuak 7, igandea
12:30 Pilota eskolako gazteen arteko partidak.
17:30 Sagardo probaketa. Jateko auzotarren patata tortilak eta Andoaingo talogileak. Sagardogileak: Sarasola, Mizpiradi, Zabala, Otsua Enea, Gaztañaga, Aburuza, Kalonge, Eguzkitza, Etxeberria eta Larrarte. Baltzola anaiak.

No hay comentarios: