sábado, 13 de agosto de 2011

UDAKO PELOTA TXAPELKETAK

Udara dela eta, pelota munduan, txapelketa desbedinak jokatzen ari dira. Lehenengoa Iruñean jokatu zen. San Fermin-eko txapelketa Irujo eta Merino II-ak irabazi zuten. Bigarren sari handia, Gasteizkoa, Bengoetxea VI-Begino-k, final handi batean Olaizola II-Beroiz gainditu ondoren.

Aste hontan Zarautz-ko txapelketa dago jokoan. 4 bikote (Olaizola II-Albisu; Gonzalez-Zubieta; Irujo-Laskurain eta Bengoetxea-Begino) nor baino nor. Atzo, adibidez, Zarautza jun giñan, zuzenean, txapelketa lehenengo semifinalak ikustera.

Ez zen jende gehiegi hurbildu, hala ere giro polita sortu zen. Aritzbatalde frontoia ez da oso handia, 1991an sortua, errebotean hartu genuen leku, eta bertatik oso ondo ikusi genituen 3 lehiak.

Lehenengo partiduan Olaetxea-Apraiz irabazi zuten, Aspeko Aritz Lasa eta Peñagarikano-ren aurka. 0-5 galtzen hasi ondoren, Olaetxea-ren protagonismo itzelarekin, Asegarce-koak buelta eman zioten markagailuari eta 13 utzi zituzten arerioak. Apraizek gustura gozatu zuen eta Peñagarikano zigortuaz, Olaetxeak aurrean era guztiko tantu bikainak lortu zituen.

Estelarrean Olaizola II-Albisu gailendu ziren, eta oso errax gainera. Gonzalez, Xalaren lekua bete zuen Zubieta-rekin batera. Aspekoak 5-9 irabazten ibili ziren, batipat Albisu gazteak urduri xamar hasi zuelako lehia. Hori bai, atzelaria asentatu zenean erabat aldatu zen partidua. Aimarrek nahi izan zuen guztia egin zuen, oso ongi gainera. Dejadak, urrutitik jaurtikitako gantxoak,...oso inspiraturik ibili zen, gainera bere atzelaria motibatzeari ez zion inoiz utzi. Egia esan Gonzalez kaxkar aritu zen (azkenaldian ez dabil batere fin) eta Zubieta ere partidutik atera zen. 22-11 eta Aimarren beste erakustaldi berri bat, bere joko bolara ona kasualitatea baino gehiago dela erakutsiaz. Pena berdintasun gehiago ez ikustea.

Hirugarren partidan, Mendizabal III-Cecilio, 18-10 gailendu ziren Asegarce-ko Lemuno-Argote-ren aurka. Peloteo gehiago izan genuen, tantuak, beste partidatan baino landuagoak eta aurrean tantu polit nahiz hutsak tartekatu ziren. Aspekoak garaile partidu entretenigarri batean.

Gaur, beste semifinala jokatzen da (Irujo-Laskurain=Bengoetxea-Begino). Irabazten duenak finalean Olaizola II eta Albisu izango ditu aurrez aurre.

Beste aldetik, atzo izan zen Donostia Hiria Torneoko presentazioa. Bertan 4 bikote txapelaren bila. Lehenengo partidan Olaizola II-Begino, Xala eta Laskurain-en aurka. Irabazten duenak, Irujo-Zubieta=Bengoetxea-Beroiz partiduaren garailea izango du aurrez aurre finalean. Ieuppp!!!

No hay comentarios: