martes, 30 de agosto de 2011

UDAKO TXAPELKETAK AURRERA DIJOAZ

Aurreko larunbatean Bilbo Hiriko lehenengo edizioaren finala jokatu zen. Dakizuen moduan Bilboko frontoia berria da, beraz festibal bat izatea ia derrigorrezkotzat hartu daiteke. Lehenengo edizio honetarako 4 bikote jarri zituzten (2 Aspe-k eta 2 Asegarce-k). Titin-Merino II, Irujo-Laskurain, Olaizola II-Beroiz eta Berasaluze-Begino.

Finalerdietan sorpresa itzelak izan ziren, Titin-Merino II, Olaizola II-Beroiz gailentzeko gai izan ziren partida ezinobe batean. Bestetik Berasaluze-Begino-k berbera egin zuten faborito ziren Irujo eta Laskurain-en aurka.

Finala ezusteko batekin hasi zen. David Merino-k baja hartu zuen, gaixo bait zegoen. Bere lekua Aitor Zubieta-k bete zuen. Beraz, Tricioko aurrelaria eta Zubieta faborito. Partidua oso borrokatua izan zen, batez ere aurreko koadroetan. Bai Pablo, bai Titin, oso fin ibili ziren errematean. Diferentzia atzean izan zen. Begino seguruago ibili zen eta bere pelotazoak hautsi zuten partida. Azkenean 22-17, txapela Berasaluze-Begino-rentzat. Begino-k udaran irabazten duen bigarren saria.

Bilbokoa bukatu eta Lekeitioko torneoa daukagu jarraian. Bertan beste 4 bikote. Kasu hontan pilotari hauek dira: Lehenengo semifinala, Berasaluze- Begino=Irujo-Pascual; eta bigarren semifinala, Titin-Zubieta=Olaizola II-Apraiz. Onenak irabaz dezatela.

No hay comentarios: