martes, 27 de septiembre de 2011

UDARAKO AZKEN TXAPELKETA

Ba bai, bukatu dira udarako txapelketak. Aurreko igandean jokatu zen San Mateo-etako finala. Bertan Aimar Olazola eta Mikel Beroiz izan ziren garaile; Irujo eta Merino I 13 tantutan utzi eta gero.

Asegarcekoak Titin-Zubieta eta Berasaluze-Begino bikoteak gainditu zituzten finalean lekua hartuz. Irujo-Merino-k bestalde, Bengoetxea-Ruiz eta Xala-Laskurain hartu zituzten menpe.

Finala polita izan zen, baina hasieratik gehiago izan ziren Asegarce-koak, batez ere atzean diferentzia handia dagoelako gaur egun. Miguel Merino-k ez zuen gaizki jokatu, baina aurrean Beroiz sendo bat aurkitu zuen. Pelota guztiak eraman eta arerioari txarrak uzten abila. Irujo-k ahal zuen guztia egin zuen bere kideari laguntzeko, baino ez zuen zorte handirik izan, gainera Aimar joko ikaragarriarekin dago, beraz pelota dexente hartu zuen lehen koadroetan tantua amaitzeko. Azkenean 22-13, udarako azken txapelketan. Gogoratu dezagun, ardoaren desafioan Aspekoak irabazi zutela, Manomanista txapelketan Lemuno (Asegarce), eta 4 terdikoan Retegi Bi (Aspe).

Bestalde, gaur jakin dudanez, eta oso gaizki iruditzen zait, hurrengo Biñakako txapelketa aurekoa baino askoz luzeagoa izango da, 3 jardunaldi gehiago, alegia. Hau da, lehen fasean 14 partidu, denak denen kontra 2 aldiz, 4 onenak semifinaletara (3 jardunaldi) eta finala. Eta horrek, aurtengo 4 terdikoa zapuztu dezake, zeren dirudienez, 4 terdikoa lehenago bukatuko da, eta Biñakakoa Abendu erdialdean hastekotan da. En fin, ikusiko da nola geratzen den hau, baina ez zait oso logikoa iruditzen.

Ostegun hontan 4 terdiaren presentazioa, ea zer aurkizten dugun!!

No hay comentarios: