lunes, 17 de octubre de 2011

Rockin in the Bonbero world!!!!

Larunbat gauean rock kontzertu itzel bat ikusteko zortea izan genuen. Willis Drummond rockeroak izan ziren protagonistak. Tolosako Bonberenean zen kontzertua. Gure harridura eta pozerako, aretoa bete-beterik izan zen. Koadrilako apur batzuk elkartu eta hantxe izan ginen, rock emanaldi bikainaren testigu. Lehenengo hilaretan kokatu, eta 4 protagonistak noiz agertu desiatzen.



23:00 ak pasata ziren, eta bapatean Xan, Jurgi, Felix eta Rafa agertu ziren. Lehenengo abestitik indarra, motibazioa, emozioa eta gogoa. "Istanteak" diska aurkezten dabiltza, hala ere, 3 diskoen abesti desberdinak entzun genituen. Mikel Laboaren "Gaztetasuna eta Zahartasuna" abestia ere, "Txinaurriak" lanean bertsionatu zutena. Jendeak ondo erantzun zuen, eta saltoka, abesten eta buruak astintzen ziharduen, batez ere aurreko lerroetan.

Zuzeneko potentea daukate, eta dena ematen dute, eszenatokian geldiezinak eta beraien gogoa eta poza transmititzen maixuak dira. Azkenaurreko abestian baxuaren sokak ere apurtu zituzten, "rock-starrak" balira bezala. Bonberenean elkartutako zalegoa, abesti gehiago eskatzen geunden.

Minutu batzuk pasa ondoren, berriro bueltatu ziren. Kasu hontan Pop, beraien laguna, taula gainera igo zen eta kitarra zintzilikatu zuen. Jurgik abesteari bakarrik ekin zion. Neil Young handiaren "Rockin in the free world" abesti klasikoa jo zuten. Amaiera kañeroa izan zen, baina abesti gehiago izango zirelakoan nengoen. Bapatean zalegoaren aurrean agurtu eta kontzertua erabat bukatu zen. Pena bat, oso motza egin bait zitzaidan, hala ere intentsitate eta emozioz beteriko saioa. Nere ustetan, 3 abesti gehiago falta zitzaizkion, kontzertu perfektua izateko.

Beste behin, Bonbereneako jendeari eskerrak ematea, beste batez, egitarau interesgarria antolatzeagatik.

No hay comentarios: