lunes, 14 de noviembre de 2011

ANDOAINEN ERE ROKEATZEN DA

Ostiral gaua berezia izan zen. Lekua?? Andoaingo Gaztetxea. Bertan, punta-puntako 2 talde, gorakada handia egin duten 2 rock formazio indartsu. Cobra eta Willis Drummond. Rock-a sentitzeko 2 modu desberdin, baina bikainak biak.

Kontzertuak 23:00tan hasi ziren. Jende dexente, gaztetxea ez zen bete, hala ere giro polita. Cobra laukoteak hasi zuen lehia. Bigarren diska (Thriller) aurkezten dabiltza. Zuzeneko bortitz paregabea, lepoak hausteko modukoa. Down, Corrosion of Conformity edota Soundgarden taldeen influentziak ederki asko baliatu dituen formazioa.

Bigarren diskako abestiak ederki asko moldatu dira zuzenean, hori bai, abesti klasikoak ere entzun genituen, "General Lee", "Crossroads",..."Miyagi" (ze haundia den abesti hau, benetan).

Taldea oso ongi egon bazen ere (gaztetxean egokitutako soinua oso ona), Haritz "frontman"-aren lana goraipatu behar da, ahots potentea eta karisma handia erakutsi zuen, eta jendea motibatzea lortu ere.

Beste behin Cobra-ren haginkadak hipnotizatu gintuen.

Eta hori gutxi balitz Willis Drummond laukotearen erantzuna etorri zen. Azkenaldian asko ikusi dudan taldea. Egia esan, zuzeneko azkarra, rockeroa, emozioz eta sentipenez betea, energia soberan dute. Zalegoarekin oso leial eta hiztun jardun zuten. Aurten ateratako hirugarren lana aurkezten dabiltza, "Istanteak" lana, alegia.

Hori bai, aurreko lanetako abesti borobilak ere tartea izan zuten. Klasiko dantzagarri asko: Begi Erreak, Ur gainean, Istanteak, So, Zenbat Gramo, Ez da izango, Nun gaude?, Lerroak,......zalego guztia geldirik egon ezinik. Geroz eta jarraitzaile gehiago daukate, eta ostiralean ikusitako ikuskizunak eskeiniz, handiak izango dira. Aipatzekoa Mikel Laboa handiaren bertsioa, azkenaldian beti eskeintzen digutena, oso hunkigarria suertatu zan.

Beste behin ere, Willis Drummond-ek rock and rolla bizirik dagoela gogorazi zigun. Urte askotarako izan dadila!!