miércoles, 16 de noviembre de 2011

AZKAR BUELTATU, KATAMALO!!

Uff, zaila da hitzekin azaltzea. Igandean ikus eta entzun genuena magiaz beteriko ikuskizun bat izan zen. Katamalo (proiektu moduan hasi den talde bikaina), Donostiako Principal Aretoa bete, eta hango zaleak liluraturik ateratzeko gai izan ziren. Arrazoia: Abesti borobilak, oso hunkigarriak, kalitatez eta maitasunez jotakoak. 9 musikariek (kitarra, biboliña, saxoa, bateria, pianoa, baxua,..) osatzen dute Katamalo (Gorka Urbizu da aurpegi ezagunena, baina denek dute taldean garrantzi eta pisu berdina).

Taldea bira baten barruan dago, zoritxarrez, eta espero det oker egotea, bira amaitu ostean denbora luze bat emango dute jo gabe (musikari bakoitzak beste poiektu eta egitekoak dauzka). Pena bat, Katamalo-k musika oso polita sortzen duelako, eta Principal bezalako aretoak perfektuak dira bere zuzenerako.

Taldea eszenatoan kokatu, eseri eta bere instrumentuak jotzen hasi zenean, txalo zaparrada luzea, "Ez dezala mikrofonoak agindu" abestiarekin hasi zuten, taldea jotzen, Gotzon-en ahots sakonarekin nahasten. Ordu erdi inguruko saioa izan zen, bertan abesti-poema hauek entzun genituen, memoriak huts egiten ez badit: Basatzetan garbi, Iruntzi dana, Betazalak erauzten, Gurarika, Eskean, Atzazaletan, Ukatu egin behar nizun zoriona, Andamioko gizonaren buruak, Min hau (zaleen ahotsez lagunduta), Zerbait garrantzitsua, Urtaroa falta dugu, Nahi genuena (Pedro the lion-en bertsio bat), Ostondu sakon poza (oso txalotua),.........

Gorka Urbizu ahotsetan protagonismo handia eramaten duen arren, taldeko beste 3 partaidek ere abesten zuten. Nerea (pianoa), Gotzon (ahotsa, kitarra) eta Alex (ahotsa, kitarra) hain zuzen ere. Koroak ere ederki geratzen ziren.

Lehenengo aldiz atera eta gero sorpresa itzela izan genuen. Anari kantautorea azaldu zen taldearekin 2 abesti jotzeko. Momentu berezi honen ondoren, taldeak bukatzeari ekin zion.

"Tiraka apur liteke" abestia, metronomoaren laguntzarekin, eta "Katamalo"-rekin amaitutzat eman zuten bere saioa, jende guztia txaloka ziharduen bitartean. Esandakoa, kontzertu magikoa, emozioz gainezka.

Esateko geratzen zaidan bakarra da, azkar bueltatu Katamalo!!!

No hay comentarios: