domingo, 4 de diciembre de 2011

ESKUPELOTAKO ALBISTEAK

Atzo 2 pelota albiste nagusi izan ziren. Batetik, 2.mailako Lau Terdiko Txapelketaren finala jokatu zen; bertan Mendizabal III eta Lemuno izan ziren nor baino nor. Partida ikaragarri bat egin ondoren Bizkaitarra gailendu zen 22-15. Aitor Mendizabal-entzat aurreneko txapela profesional bezala. Zorionak!!!

Bestalde, Ruben Beloki, pelotak emandako atzelari onenetarikoa, atzo erretiratu zen betiko. Agurra oso hunkigarria izan zen. Burlatako atzelariak beti erakutsi du humiltasun eta portaera ezinobea. 4 Manomanista eta 2 Biñakako txapelketa lortu ditu, eta hainbat finaletan egon da. Labriten jokatu zuen azken lehia, eta berekin Titin III izan zen. Aurkariak Bengoetxea eta Begino. Partidu berdindu baten ostean, Titin-Beloki irabazle 22-20. Pelotari mitikoa hunkituta azaldu zen bere semeen artean (argazkian ikusten den bezala). Orain beste bizitza berri bat hasten da, zorte on eta milesker Ruben!!!!

2 comentarios:

Beñat dijo...

Oso oker ez banago Mendizabal Antzuolakoa da, hau da gipuzkoarra ;)

josu dijo...

A bai, egia da, uste nuen Bizkaitarra zela. Barkatu eragozpenak!!!