lunes, 19 de diciembre de 2011

EUTSI MIKEL!!!!


Atzo gauean, berri hau irakurri nuenean (R taldearen facebook horritik), kriston gorputz txarra jarri zitzaidan. Dirudienez, Mikel, Izaera taldeko kitarjoleak istripu bat jasan zuen larunbatean. Istripua larria izan zen eta koman dago, beraz oso berri lazgarria bizitzak eman diguna.

Kuriositate moduan esan behar Izaera taldeak berriro ekin ziola talde bezala, Abenduak 10 ean Hondarribin jo zuten, eta ikusi beharreko talde horietako bat da Irungo hirukotea.

Gure blog xume hontatik, animo handiak Mikeli eta bere lagun eta familiari ere, musikak eta bizitzak behar zaitu. Eutsi!!

P.D: Badakit milaka pertsonei gertatzen zaiela istripuena, baina honek hunkitu egin nau. Hona hemen Izaera taldearen bideotxo batzuk, jendeak gehiago ezagutu dezan:








No hay comentarios: