lunes, 12 de diciembre de 2011

FINAL ZEHARO TXARRA


Atzo jokatu zen 2011ko Lau t'erdiko txapelketaren finala. Bertan Irujo eta Olaizola II nor baino nor. Urteko 3. final handia, eta nola ez, hau ere polemikaz betea. Aplazamenduak direla eta, empresak, beste behin hanka sartu dute, eta Txapelketen legeak seriotasunetik oso urruti daudela argi geratu da. Hori eta atzoko finla ikusi ondoren, pelota ikusteko griña joan egin zait.

Eta, nahasi honen erdian, 2 pelotariak. Irujok 5 aste egon da, finala noiz jokatuko zen ez zekiela, bitartean Aimar-ren lesioa espero baino gehiago izan da, beraz 2 asteko aplazamendua izan du (inork gaur arte izan ez duena). Egia da, Olaizolak ez duela kulpa asunto hontan, baino beste behin, empresek erabakitakoak mesede egin diote.

Eta finala?? Hobe partida ikusi ez banu. Aimarrek erraz irabazi zuen, 22-12, atzokoa ikusi eta gero, Irujo lesionatua zegoela ematen zuen, eta ez Olaizola. Bien artean kriston hutsak egin zituzten. Hasieran partida berdindua izan genuen, baina erdialdean Irujoren gainbehera etorri zen. Partidutik kanpo, oso urduri, gozatu gabe, eta garrantzitsuena, beti duen kasta atera gabe. Bitartean Aimar oso eroso, bai sakez eta bai areroa alde batetik bestera mugiarazten, partidua bere estilora zuzendu zuen. Esan beharra daukat, atzokoa ikusi ondoren, Aimarren lesioa espero baina hobeto sendatua zuela, bi eskuez oso ondo gozatu bait zuen. Hala ere aurrean ez zen beti bezain fin ibili, Irujok lagundu zion bere akatsei esker. Partidu zeharo txarra, benetan!!

Atzoko txapelarekin, distantziako errege bilakatu da Goizuetarra. 5 txapel eta Irujoren nagusitasuna berdindu du (biek 9 txapel bait dituzte). Txapelketa eta garaipena bere aitari (orain dela egun gutxi hil zen) eskeini zion, momentu hunkigarri batean. Beraz, zorionak Aimar!!!

P.D1: Empresei eskatzea, ea behingoz adarra jotzeari uzten dioten, hain gogoko dugun kirol hau ez zapuzteko.

P.D2: Laister biñakako txapelketa aurkeztuko da, eta nola ez, Empresek txapelketa luzatzea pentsatu dute, aurreko urteko agoniarekin ez zuten nahiko ikusten denez.

No hay comentarios: