martes, 20 de diciembre de 2011

MULTIMUSIKALA 2011: DENAK DANTZAN

Aurreko asteburuan Multimusikala 2011 ospatu zen Lasarten. Gu Larunbatean bakarrik izan giñen, baina ez ahazteko moduko ekitaldia izan zen; kontzertu eta giro paregabeekin. Ba beno, Larunbatean, Lasarteko taberna desberdinetan (Artizar, Jalgi, Abend, Ilargi, Bar de Mou eta Trumoi) eta Karpan kontzertuetaz gozatzeko aukera paregabea, gainera dohainik.

18:30 ak aldera iritsi eta Jalgi Tabernara zuzendu giñen. Lehenengo taldea jasotzen ari zen, hala ere Louise Michel taldea entzun genuen denbora batez. Pop-rock lasaia, ahots polit baten eskutik.

19:00tan El Bar de Mau-ra joan giñen, bertan Funky kontzertuak bait zeuden. Lehenengo taldea, Oreindik. Boskote Gipuzkoarrak saioa dotorea gauzatu zuen, maketako abestiak nahiz berriak entzuteko aukera izan genuen. Taberna erabat beterik eta taldea oso motibatua. Josu, frontman bezala geroz eta erosoago dabil, taldekideak bitartean beraien lana ederki asko betetzen dute. Baxuaren erritmoak, bateri zorrotza eta kitarjole bikainak, nahiz soloak nahiz erritmoetan. Zerri Hegalaria klasikoarekin amaitu zuten, txalo zaparrada baten artean.

Hurrengoak Makulu Ken eta beraien Funky-afrobeat estiloarekin. Seikotea oso ondo hasi zen, lastima, 2 abeslariak arazotxo batzuk izan zituzten beraien mikrofonoekin. Arazo teknikoak konpondu eta gero, zuzenekoari berriro aurre egin eta saioa dantzagarri eta animatua eskeini ziguten.

Kontzertua amaitu orduko, afaltzera joan eta gero Karpa alderantz abiatu giñen. Bertan, nola ez, kontzertuak zeuden. 4 talde, alegia.

Karpa Herriko Plazan zegoen kokatua. Kontzertuak berandu xamar hasi ziren, eskerrak, bestela ez genuke lehenengo formazio ikusterik izango, Buffalo hirukotea. Aurreko bitan ikusiak, beti ere oso ondo, honakoan ere ikuskizun polita eskeini zuten. Rock instrumentala, funky nahiz jazz ikutuekin. Earki jotzen dute, pena da, gaur egungo gazte jendea honako estiloekin pixkat aldenduta egotea. Hala ere Zarauztarrak maixutasunez erantzun zuten gazte jendearen pasotismoari.

Bigarrenak Adabegi izan ziren. Funk-Flamenko tinbaleroa jotzen dute txalapartarekin. Taldean oker ez banago 9 lagun egon ziren taula gainean, tartean 2 neska, dantza arraro eta exotikoak eginez. Nahiko originalak baina nere estilotik nahiko urrun. Hala ere, oso saio interesagarria iruditu zitzaidan.

Anai-Arrebak izan ziren hurrengoak, beraien Disco House Punk-arekin. Jousilouli, Naizroxa edota Trigger Travis-en errautsetatik jaioak, beraien estiloa berezia da, hala ere kontzertu ona osatu zuten. Interesgarria Matxet nahiz Margaren lana, ahotsetan nahiz dantzan tartekatuz.

Azkenak Egin Patchanga Band italiarrak izan ziren. Ez nien jaramon askorik egin, jendea pixkanak murrizten zijoan, hala ere taldeak dena eman zuen bere musika estilo dantzagarriarekin.

Beste behin, ekitaldi bikaina Lasartetik, urte askorako Multimusikala!!

No hay comentarios: