miércoles, 11 de enero de 2012

ANTZERKIA: HIL ARTE BIZI

Ostiral hontan, Urtarrilak 13, Andoaingo Bastero-n, antzerkia euskeraz. "Hil Arte Bizi", Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreekin. 21:30etan hasiko da eta sarrerak 10 euroko balioa dauka.

Hil arte bizi adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da. Nacho, Angel eta Maria. Bi gizon eta emakume bat eta jakina.....gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak....edo ez. Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea al da? Zein da zure aukera? HIL ARTE BIZI.

No hay comentarios: