sábado, 28 de enero de 2012

KONTZERTUAK GAUR GAZTETXEN!!



Aspaldiko partez kontzertua Andoaingo Gaztetxean!

Iam Raros eta Mr Fylyn taldeak zuzenean ariko dira Andoaingo gaztetxean urtarrilaren 28an.

Iam Raros Hernani (Gipuzkoa) herrian sorturiko rock taldea da. Bidean iraupen luzeko bi disko argaitartu dituzte: "Aquí hay pasión" eta "A la carrera". Euskal Herrian ez ezik, Estatu Espainolean ere kontzertu ugari eskaintzen dituen taldea da honako. Musika eraginen artean, Barricada edo Rosendo bera topa daitezke.

Mr Fylyn, berriz, 2005ean Iruñean sorturiko rock taldea da: Iván (ahotsa eta baxua), Alfonsete (ahotsa eta gitarra) eta Xabi (bateria). Taldea, 2011ean argitaratu duen "1,2,3,..¡FUEGO!" diskoa aurkezten dabil han hemenka. M.A.V. estudioetan grabatua, diskoan Brigi Duque (Koma) eta El Piñas (Marea) musikarien laguntza izan dute.

Barricada, Extremoduro, Leño, Rosendo edo gisakoak gustuko badituzue, galdu ezineko emanaldia. Yeahhh!!!

No hay comentarios: