martes, 21 de febrero de 2012

KONTZERTU PERFEKTOAK

Pixkat berandu (ordenagailua gaizki dabil eta arazo asko ematen ari da, halere saiatuko naiz), baina aurreko Ostegunean ikusi genuen ikuskizunaz hitzegingo dut. Egiako Gazteszenan kontzertu erraldoi bat zegoen: Joseba Irazoki eta Lisabö handiak. Irundarrak ikusteko ikusmin berezia zegoen, aurreko lana 2007 atera zuten eta bazeramatzaten pare bat urte kontzerturik eskeini gabe. Gainera ikusita ze diska puska atera duten, ba hori, aretoa topera.

Gure buruak eta gorputza astitzen hasteko Joseba Irazokiren saioa izan genuen. Abesti gutxi baino jendea motibatzea lortu zuen, bere estilo berezi nahiz originalarekin. Disko berria prestatzen ari da eta 2 abesti entzuteko parada ere izan genuen. Horretarako Felix (Willis Drummond) izan zen baterian laguntzeko prest. Ordu erditxo bateko saio dibertigarria. Haundia haiz Joseba!!!


Bigarren taldeak hipnotizaturik utzi gintuen. Lisabö handiak dira eta lehen abestitik ikusi eta sentitu genuen. Bostkotea oso motibaturik, baxulari berriarekin (oso ona), 2 bateri indartsu (erlojua baino prezisio hobeagoarekin jotzen dute) eta bi kitarjoleen erritmo nahiz ahots pertsonalak zur eta lur utzi gintuen. "Animalia Lotsatuen Putzua" aurkezten zuten (gure lehenengo postuan Top 101ean) eta abesti berriak zein ondo egokitzen diren beraien dimensio perfektuan ederki asko ikusi genuen.

Gazteszenako aretoa betea, emozioz gainezka, lepoa astindu, abestu edota geldialdi sakon batean murgilduta zegoen, extasis-ean, ikusi eta entzuten ari giñena ez da mundu honetakoa, Lisabö magia da eta beste behin gure gorputzek estimatu zuten mundu hontatik aldegin genuen tartea, beraien musikaren gidaritzapean, gure burmuinak bidaia pozgarri eta askea esperimentatzen du.

Filosofiak alde batera utzita, kontzertuaren bigarren zatia épikoa suertatu zen, Dut eta Kuraia-ko Joseba Ponce agertu zen eszenatokian Lisabörekin jotzeko prest. Ezin da deskribatu momentu hura. Diska berriko abestiez gain, tema mitikoak entzun genituen, Alderantzizko magia edota 1215. katean abesti perfektuak adibidez. Mikel Laboaren bertsio bat jo zutela ere uste dut (ekibokatua ez banago behintzat).

Laburbilduz, Lisabören itzulera inoiz baino handiagoa suertatu zen. Gainera, hau hasi besterik ez da egin, boskote Gipuzkoarrak kontzertu gehiago eskeiniko ditu egun hauetan zehar.

EZLEKUAAAAAAAAAAAAKK!!!!

No hay comentarios: