domingo, 15 de abril de 2012

BIÑAKAKO TXAPELKETAK BADAUZKA PROTAGONISTAK

Azkenean badauzkagu finalisten izenak, Apirilak 29an jokatuko den partidarako. Biñakako txapelketaz ari naiz, eta beste urte batez sorpresak barra barra. Hasieran ziren 2 faboritoak (Irujo-Barriola eta Olaizola II-Beroiz), kanpoan geratu dira. Azkenak, ostiralean 22-18 Xala-Laskurain-en aurka galdu eta gero. Aurreneko fase bortitza egin ondoren, bigarren ligazkan 2 partidu galdu dituzte, batipat Beroiz-en arazo fisikoengatik.

Finalean izango diren 2 bikote protagonistak, Aspeko Titin-Merino II eta Xala-Laskurain izango dira. Aurrelarientzako 4 txapela izango litzateke, eta atzelarientzat lehenengoa. Zorte on biei, zeinek jantziko du txapela??? Erantzuna Apirilak 29, Bilboko frontoian.

Gogoratu porra: Titin-Merino II-ren alde 6 apostu daudela, beraz 58,33 euro, eta Xala-Laskurain-en alde 10 apostu, hau da, 35 euro bakoitzak. Zorte on!!!

No hay comentarios: