martes, 10 de abril de 2012

HASI BERRIAK: ISUO SASIIA

Hementxe gaude, kasu hontan musika nahiz bakarlari berriei gure lekutxoa egitera. Kasu hontan bakarlari gazte batekin. Iosu Isaias Villanueva (1987), musikalki Isuo Sasiia. MKT taldean jarduten da, hirukote Zarauztarrak hardcorea jorratzen du (talde honetaz hitzegingo dugu beste batean). Isuo Sasiia proiektuan folk nahiz musika akustikoa, emozioz beterikoa jorratzen du. Kitar espainol bat eta bere ahotsa. Munduan nahiz bere bizi pertsonalean ikusi edo bizitako gertaeretaz hitzegiten digu, hau da, poeta bat dugu.

Aurrekoan Kaja Beltza irrats saioan atera zen, Mikel Markezek eginiko elkarrizketa batean, bertan Iosuk abesti batzuk jo zituen zuzenean. Elkarrizketa hori bere estreineko diska (Ez zegoen ezer (2011)) aurkezteko probestu zuen. Jo ditu akustiko formatuan kontzertu batzuk baino ea hemendik aurrera bere izena gehiagotan ikus eta entzuten dugun. Diska oso ondo dago, benetan.

Hementxe Irratiko elkarrizketa, entzungai:

Hemen bere bandcamp horria, diska jetsi dezazun: