jueves, 26 de abril de 2012

MUSIKA EKITALDI DESBERDIN ETA INTERESGARRIAK


Santakrutzetako rock festibalaz aparte, badago asteburu hontan musika kontzertu interesgarririk, noski. Adibidez, aipatuko ditufan bi kontzertu hauek. Lehena Zarautzko Putzuzulo Gaztetxean antolatu dena Apirilak 28an. Coffins mitikoak datoz, eta beraiekin beste 4 talde (Nashgul, Skullhog, Continuo Renacer eta R.A.S). Metal astuna eta bortitzaren gaua. Sarrerak 8 euro eta kontzertuak 20:00 aldera hasiko dira.




Bestetik, Larunbatean ere, Donostiako Kortxoenea Gaztetxean funky gaua, geroz eta izen gehiago hartzen ari diren 2 talderen eskutik; hau da, Makulu Ken eta Oreindik. Kontzertuak 21:00 tan hasiko dira. Dantza egiteko ekitaldi aproposa.

No hay comentarios: