domingo, 1 de abril de 2012

PLANETA TERRORISTA!!!

Aurreko Larunbatean, Tolosako Bonberenean izan giñen. Bertan, kontzertu itzela ikusteko aukera izan genuen. Matxura taldeak jotzen zuen. Anestesia, El Corazón del Sapo, Kuraia, PiLt,....taldeetan egondako musikariez sortutako proiektu berria. Laukoteak rock industriala, metal,...edota elektronika nahasten ditu, intentsitate handiko soinua sortuz.

Hasieran jende gutxi giñen, baina pixkanaka Bonberenea betetzen hasi zen. Giro polita sortu zen, zalegoak kaña gogoa zeukan eta nabari zen kontzertua noiz hasiko desiatzen zegoela. Bapatean lau musikariak (Txarly, Mikel, Aitor eta Fernando) azaldu ziren, eta eromena hasi besterik ez zen egin....


Lehenengo abestiatik ikusi eta entzun genuen, taldea ez zela paseatzera etorri. Motibazio eta karisma handiz ekin zioten eta berain estreineko diska ("Matxura"), aurkeztu zuten. Txarly eta Mikel-en kitarrek sua botatzen zuten, Aitor-ek, sintetizadoreez gain, ahots nahiz mugimendu hiperaktiboak egiten zituen, hipnotizaturik egongo balitz bezala. Eta Fernando, frontman karismatiko handi baten moduan, jendea animatzen jardun zuen, taula gainean mugitzeari utzi gabe.

Odol Berria, Matxura, Suizidio Herrikoia, Hazten eta Ikasten, Planeta Terrorista,....abestiak entzun genituen. Hil Da Jainkoa (PIlt-ren bertsio ezaguna) abestia momentu magiko bezela. Aipatzekoa eszenatokiaren atzekaldean zegoen pantaila ere, musika eta irudiak ederki asko nahasten ziren esperientzia gustagarri bat eraikiz. Irudiak gogorrak nahiz emotiboak dira.

Kontzertua nahiko motza egin zitzaidan, oso gustora egon nintzen seinale. Laukoteak ederki asko bete zuen bere lana, eta bide batez Euskal Herriako musikan, beste estilo berri eta interesgarri bat ipini dute. Urte askotarako, Matxura!!