jueves, 5 de abril de 2012

PLEISTOZENOKO LARUNBATA ANDOAINGO GAZTETXEAN

Aurreko Larunbatean sekulako kontzertuak ikusteko parada izan nuen. Andoaingo Gaztetxeak ikuskizun itzela antolatu zuen. Bertan Mushroom Caffeine eta Jupiter Jon talde gazteak izan genituen. Jende asko ez zen hurbildu (40 bat asko jota), baino bi taldeek zuten guztia eman zuten.

Pixkat berandu, 3 abesti galdu nituen, baina Mushroom Caffeine bikotearen kontzertua ikusteko denbora izan nuen. Rockabillya, rock garageroa edota blues ikutuak batzen ditu Hondarribiko taldeak. Energia handiz aritu ziren eta zegoen zale apurra ederki asko animatu zuten. Bistan da, bere estiloa oso aproposa dela jendea dantzan jartzeko. Bi musikariak ekiten diote kantatzeari, nahiz kitarjolea nahiz bateria. Azken abestia jo zutenean, txalo zaparrada handia izan zuten ordaineko. Beraien betebeharra ederki asko gauzatu zuten, zalegoa disfrutatzen jartzea.

Bigarren taldeak, Jupiter Jon, ederki asko probestu zuen bere aukera. Gazteak baino musika arloan beteranoak (Gabon Caligula, Akauzazte, Bukaera, Lisabö, Mar, Cristal,.....taldeetan jotakoak dira). Gainera laukoteko baxularia (Joxe), Andoaingoa izanik, esan daiteke hasi baino lehen zalegoa irabazia zeukatela. Hala ere, kontzertu paregabea. Beraien estiloa azaltzea zaila egiten zait. Hardcore, rock, krautrock, math-rock eta psicodelia mordoa nahasten dutela esango nuke. Erritmo aldaketa bortitzak nahiz pegadizoak, Nerea eta Baxiren kitar soinuak, Joxe-ren erritmo biziak eta Aida-ren bateria kolpe paregabeak zur eta lur utzi gintuen. Hori gutxi ez balitz teklatuak ere entzun genituen, abestiei kolpe berezi bat emanaz.

Jupiter Jon-en musikak hipnotizatu egiten zaitu, beste mundu lasaiago batera eramanaz. Taldekideak momentu guztietan gelditu ere egin gabe egoten dira eta taula gainean duten izaera, zalegoan kutsatzen da. Konturatzen zarenerako dantza batean aurkitzen zara.

Estiloa eta zuzeneko konportamenduaz aparte, musikalki abesti oso originalak iruditu zitzaizkidan. Konplikatuak baino detalle askoko melodia, erritmo eta hitzekin. Baxi eta Aida-ren ahotsak nahasten direnean (nahiz hitz nahiz garraxi), abestiek indar handia hartzen dute. Egia esan, Estatu Mailan aurkitu ditzazkegun talde berezi eta interesgarrienetakoa. "Pleistozenoko Astelehenak" diskoa aurkeztu zuten. Abestiek, esan bezela, jendearen txalo eta motibazioa esnatu zuten. Kontzertua amaitzeko bertsio bikain batekin (ez naiz gogoratzen zein talderena zen abestia baino oso ona) bukatu zuten. Oso handiak, hurrengo egunean kontzertuaren burrunba kendu gabe ibili nintzen. Hurrengo Geltokia: Gazteszena.

No hay comentarios: