martes, 1 de mayo de 2012

ERRIOXARREN NAGUSITASUNA


Hementxe dauzkagu 2012 urteko Biñakako Txapeldunak. Titin III-Merino II errioxarrak. Igandean jokatu zen Bilboko frontoian. Dakizuen moduan, Titin III-Merino II eta Xala-Laskurain ziren finaleko protagonistak. Partidua ikusita, merezimendu handiz lortu zuten txapela Augusto eta David-ek. Atzean Villar del Torrekoa izan zen nagusi, nahiz eta arerioak lan handia bidaldu. Bere indarrak desgastatzea izan zen Xala eta Lasku-ren estrategia, baina ez zitzaien ondo atera. Merinok erraztasun handiz jokatu zuen (txapelketa osoan bezala) eta Titin aurrean ez zuen barkatu.

Partiduaren gakoa, Xala-ren lanean izan zen. Ezin esan gaizki jokatu zuenik, baina aurrean inspirazio gabe ibili zen, asmatu barik, desesperatua (txapelketa osoan bezala) eta bere jokoa atzera botatzera laburbildu zen. 

Azken emaitza, 22-15 urdinen alde. Anekdota bezala, 21-15ean izan genuen sustoa, hain zuzen. Merino-k mina hartu zuen eta aldagelerata joan behar izan zuen. Bertan 10 bat minutu irain zituen, eta zalegoak urduri zeuden momentuan, berriro bueltatu zen. Gero tantuak aurrera egin eta, Laskurainek huts egin zuen. Hori dela eta, txapela errioxara (Titin-en laugarrena eta Merino-ren estreinekoa). Txapelketa luze eta ezustekoz beterikoan, Merino-ren erakustaldia eta faboritoen hutsa aipatu behar (bazirudien Aimar eta Irujo finalean egoteko txapelketa zela).

Azken apunte bezala, gure porra-ko irabazleei zoriontzea (6 izan ziren, eta bakoitzak 58 euro poltsikoratu zituen). Hurrengo urtean gehiago!!!

No hay comentarios: