miércoles, 30 de mayo de 2012

MUSIKA ZUZENEAN JAIALDI AKUSTIKOA 2012: 2. EDIZIOA: MELOMANOAREN KRONIKA




Maiatzak 27, Igandea. Andoaingo Bastero Kulturgunean ekitaldi historiko bat ikusteko aukera izan genuen. Aretoa ia beterik, Musika Zuzenean web guneari omenaldia eginez. Bigarren edizioa zen aurtengoa. Aurrekoan Elorrion burutu zen, eta kasu hontan pare bat gauza desberdindu behar dira. Batetik, aurten ez zela aurkezlerik izan. Eszenatokian zegoen pantaila erraldoian protagonistak azaltzen ziren beraien burua aurkezten. Eta bestetik, kontzertu guztiak bata bestearen atzetik izan ziren, deskantsurik gabe. Aurrekoan, kontzertu erdian 15 minutuko geldialdi bat burutu zen. Hala ere, Igandean bizi izan genuena mundiala izan zen, magikoa.

Dakizuen moduan Musika Zuzenean, Euskal Herrian zehar dauden musika ekitaldi desberdinak aipatzeri ekiten dio. Aipatu, kronikak egin, argazkiak,..... Berri zehatzak eta agenda oso oparoa. Musika eta kontzertu bikainak ez dira inoiz bukatzen eta. Web zoragarri hau bultzatu dadin, ekitaldi berezi hau ospatzen da, eta musikariak beraien talentua eskeini zuten, Musika Zuzenean eta musikaren alde.


Eserlekuan kokatu eta gero, aurreneko taldea atera zen. Ain_1 hain zuen. Arrasateko hirukotea (2 kitar eta bibolin bat) beraien estilo goxoa transmititu zuten. 3 neska, 2 ahots nahasturik, abesti xuabe eta emotiboak dastatu genituen. Kontzertuei hasiera emateak suposatzen duen zailtasunari ondo erantzun zuten eta zalegoak beraien txaloak oparitu zizkien.

Bigarren saioan, Imanol Ubeda (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Peiremans +) atera zen. Humore handia erakutsi zuen Tolosarrak, aurreneko abestian Peiremans +-en “Zuretzako hitz ederrak” jo zuen. Bigarren abestian, Toño Muro (Balerdi Balerdi) beteranoaren laguntza izan zuen. Deabruak Teilatuetan-en balada “Gaur euria egin du” entzuteko parada itzela. Abesti hau bukatu ondoren, Imanol eszenatokitik atera eta Toño geratu zen beste abesti bat jotzeko.

Hurrengoak Okene Abrego eta Mariano Hurtado musikariak, hau da Inoren Ero Ni-ren abeslari eta baxujolea. Beraiek humore handiz Inoren Ero Bi bezala aurkeztu ziren. Beraien saioa kontzertu guztiko berezi edo bizarroena izan zen. Azken momentuan prestatu omen zuten beraien saioa, hala ere jendeak ederkia asko pasa zuen. Mariano kontrabaxua jotzen zuen bitartean, Okene, poeta bat balitz bezala, bere hitzak errezitatzen zituen. Lehenengo abestiak, bereziki, zalegoaren parrak eta algarak sortu zituen; batez ere, azken esaldiko hitz batzuk tartekatu zituenean: Toro, Roto, tor,....Oso handiak!!!

Laugarrenak Esne Beltzako Xabier Solano eta Zigor Dz izan ziren. Hauena ere, saio berezi eta originala. Xabier ahotsaz gain, kitarra nahiz ukelelea astindu zuen. Zigorrek aldiz, Dj handiak bezala, platerak, scratxak, programazioak......arduratu zen. Nahasketa ezinobea. Aurreneko abestia Etzakit-en bertsio bat izan zen (Urrun izan arren). Bigarrena berriz Esne Beltzaren bertsio bat (behintzat lehengo zatia, bigarrena eztakit).

Kontzertuak ederto zijoazten, hala ere, Joseba Baleztenak arazotxo batzuk izan zituen. Badirudi korronte arazoak izan zirela. Sexty Sexers edo Sumisión City Blues-eko kitarjole bikainak ezin izan zuen hasiera batean jo. Zalegoak aldiz, animatzeari ekin zion, ez bait da situazio oso erosoa Josebak bizi zuena.

Hurrengoak atera ziren, Igor Arzuaga eta Luis Vil musikariak. Hauen saioa ere asko gustatu zitzaidan. “Mara mara” diskoa aurkezteko probestu zuten. Igor Arzuagak pianoa nahiz ahotsa tartekatu zuen, bitartean Luis Vil-ek armonikarekin dauzkan dohaiak soberan erakutsi zituen.

Oraingoan bai, Joseba Baleztena berriro azaldu zen taulapera, jendearen txaloez lagunduta. Bere “Instroak vol 1” diskoko bi abesti jo zituen, hau da rock instrumentala. Bertan 6 soketan daukan kalitatea ederki nabarmendu zen. Beraren musikak, “western” película bateko soinu banda aproposa izan daiteke. Oso ona, benetan!!!

Gorka Urbizu-rentzat txanda. Berri Txarrak, Katamalo, Peiremans +....taldeetako musikari ezaguna. Etzegoen eztarria oso fin, baina ederto asko defenditu zituen 2 kantak. Lehenengoa bertsioa zen, ingelesez abesturikoa. Ez nago zihur baino esango nuke Pedro the Lion edo David Bazan-en abesti bat zela. Bigarrena berriz, “Haria” diskoko Iraila balada. Brometarako tartea ere egon zen, kitarra prestatzen ari zela, sokak nahasturik eman zioten lana eta. Beste behin ere, oso handia!!

Hurrengoak, Gaizka Isuntza, Audience talde handiaren abeslari eta kitarjolea, kasu hontan Joseba Baleztenaren laguntzat. Joseba ekitaldiaren protagonistetako bat izan zen. 3 abesti entzun genituen, hirurak bertsioak. Laboaren bat, Neil Young-en beste bat eta bukatzeko Bob Dylan-en “Hurricane” himnoa. Gaizkaren ahotsa eta Josebaren kitar solo paregabeak aipatu behar.

Saioa pixkanaka agortzen. Hala ere, gure hurrengo protagonistak jendea rockeatzen jartzeko gogoarekin utzi zuen. Koldo Soret, Surfin Kaos-en kitar eta abeslaria izan zen hurrengoa. Baseak portatil batean zeuzkan grabaturik, hori bere kitar eta ahotsarekin nahastean, sekulako burrunba izan zen. Rock and roll!!! Lehen hilaretan zeuden bere zalegoak ederki asko pasa zuten, animatzeari utzi gabe. Ona!!

Zaloa Urain-en txanda. 3 musikari eta lagunekin atera zen. Zaloa, Kokein rockeroen ahotsa da. Bi abesti jo zituzten, biak bertsioak. Horietariko bat “Fever” klasikoa (ustet Peggy Lee-rena). Hori ahotsa hori, zur eta lur utzi gintuen.

Eta bukatzeko festaren erregeak, hau da La Jodedera. Laukoteak, Jon Txorromorro (ahotsa, kitarra, armonika) eta Jon Oiartzun (baxua, koroak) tartean zirela, erritmo beroak, batxata, saltsa,.....eskeini zuten. 3 abesti entzungai, jendea dantzan jartzeko gogoarekin agertu zen. Humore onez ekin zioten saioari eta bukaera oso polita izan zen honelako ekitaldi berezi eta garrantzi batentzat.


Laburbilduz, Musika Zuzenean, kontzertu akustikoaren bigarren edizio hau ezinobea suertatu zen. Ikusi besterik etzegoen, zaletuaren aurpegi alaia, zoriontasunez betea, aretotik irtetean. Urte askotarako izan dadila!!!

No hay comentarios: