domingo, 6 de mayo de 2012

Rock and Roll, babyyy!!!


Apirilak 29. Andoainen, Santakrutz festetan murgildurik, rock festibala egon zen. Bertan, punta-puntako 4 talde. Zoritxarrez, gaua oso gaizki hasi genuen. Txoznetara iritsi orduko, lehenengo taldea, Inoren Ero Ni laukotea, azken abestia jotzen bait zebilen. Gogoa geneukan etxeko taldearen zuzenekoaz dastatzeko, baino abesti batekin konformatu behar. Zuzenekoa ikusi zutenek, beraien indarra eta karisma goraipatu zuten. Beste batean izan beharko du (Maiatzak 12, Tolosa??).


Bigarren taldea, Can't Explain izan zen. Aurreko batean ikusi nituen, Andoaingo Gaztetxean Sexty Sexers-ekin, eta sentsazio ona eman zidan taldea izan zan. Ba beno, kontzertu hontan erakutsi zuten gauz asko esateko dutela. Abestiak oso onak, batzuk rockeroagoak, besteak hardcoregoak,..baina beraien identidadea galdu gabe. Hirukote gazte honek, ederki asko probestu zuen aukera, eta zuzeneko bortitz bati esker zalegoa zur eta lur utzi zuen. Abestiez gain, eszenatokian duten portaera nabarmendu behar, batetik bestera gelditu gabe (batez ere baxularia), jendea mugiarazi zuten. Azken abestian Muturbeltz-eko abeslaria azaldu zen. Oso handiak, gertutik jarraitu beharreko formazioa!!!


Hirugarren taldeak, Kraussk, kutsu metaleroagoa dauka. Biok edota Anestesia bezalako formazioen influentzia jarraituz, lepoak hautsi zituzten. Lehenengo hilaretan "headbanging" egiten eta abeslari hiperaktibo bat zalegoa motiba zedin. Gazteak dira, eta gogoz ekin zioten kontzertuari. Nabarmentzeko, abeslaria eszenatokitik kanpo atera zenean, jarraitzaile artean, oihu eta saltoak eginez. Interesagarriak, oso!!


Azkenekoak, Muturbeltz laukotea izan zen. Sexty Sexers edota The Hog Dogs taldeen errautsetatik jaioak, benetazko rock and roll-a jorratzen dute, pertsonalidade handikoa. Baxulari eta bateriak ederki asko eramaten zuten erritmoa, kitarjolearen soloak ere mundialak. Baina taldearen pixua edo karisma, abeskariak dauka. Honelako taldeetan garrantzitsua da benetako "frontman" bat edukitzea. Hau da, abesteaz gain, zalegoarekin konektatzen duen musikaria. Bere hitzek nahiz estiloak hipnotizatzen zaituen horietakoa. Horretan Mikel maixua da. Sexty Sexers-en ere erakutsi zuen bere balioa. Estreineko diskoko abestiak indarra daukate, eta gorputza mugiaraztea eskatzen dizute.

Hori gutxi balitz, benetako "hit" batekin amaitu zuten saioa. Led Zeppelin handien "Rock and Roll" joaz. Bukaera ezinobea, rock kontzertu batentzat. Muturbeltz, merezimendu handiz, Euskal rock talde interesgarrienen zakuan sartzen da (Willis Drummond, Capsula, Sharon Stoner, Arenna, The Soulbreaker Company,....).

Beste behin musika kontzertu ezinobeak!!!!

No hay comentarios: