viernes, 22 de junio de 2012

ANDOAINGO ROCK JAIALDIA: 5. EDIZIOA



Aurreko Larunbatean, Andoaingo Nafarroa Plazan Rock Jaialdia ospatu zen, 5. edizioa hain zuzen. Bertan, kalitate handiko 7 formazio eduki genituen. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, hasieran behintzat; hala ere, giro polita eta ikuskizun latzak.

Lehen taldea On Benito bikotea izan zen. Joseba Irazoki tartean egonda jakina zen talde zoragarria eta xelebrea izango zela. Bateria bortitza eta kitar soinu eroak. Irazokiren 6 sokek ederto asko rockeatu zuten. Intentsitate handiko abestiak. Neri ikaragarri gustatu zitzaidan taldea, eta honelako jaialdi bat irekitzeko talde aproposa.

Bigarrenak Jupiter Jon. Gabon Caligula taldearen errautsetatik sorturiko laukotea. Rock and roll, erritmo biziak eta surrealismo punttu bat ere. Estreineko diska aurkezteko probestu zuten (Pleistozenoko Astelehenak). Taldearen tokea, estiloak nahasteko daukaten maixutasunean datza. Bai rock, hardcore, psicodelia,....abesti borobilak bi ahots desberdinez abestuak. Base erritmiko bortitza du talde Irundarrak (Andoaingo bat tarteko) eta nahiz eta jende asko ez egon eta eguraldia kaxkarra izan, beraien saioa oso interesgarria izan zen, beste behin!!

Hirugarren talderako jende gehiago azaldu zen. Euriak jarraitzen zuen, baina ikusi genuen estilo originalaren aurka ezin izan zuen euriak irabazi. Bob Long III ren txanda. “Hombre Orquesta” bat da. Hau da, bera bakarrik dago taula gainean, kitarra joaz, eta betse erritmo desberdinak sortuz. Aulki batean eserita, hala ere, beraren motibazioa ederki itsatsi zen gugan. Kuriositate moduan Kasko bat zeramatzan, beste munduko izaki bat ematen zuen. Abesti onak (nahiz eta denak nahiko berdintsuak izan), kontzertua galanta izan zen eta jendea pozik txalotu zuen bizitakoa.

Laugarrenak Paul Collins Beat izan ziren, Paul Collins mitikoaren taldea. Musikari Estatubatuarra (New York) oso jator azaldu zen zalegora, gainera gazteleraz ederki egiten du, beraz publikoa errez poltsikoratu zuen. Gainera klasiko handiak entzun genituen. Beraren estiloa rock and rolla da, baina melodia itsakorrez beteak, The Beatles bezalako taldeen influentziak jarraituaz. Euriak pixkanaka alde egin zuen. Saio ona eta dibertigarria oso!!

Bostgarrenak The Blasters mitikoak, hauek bai beteranoak. Alvin anaiaen taldeak dena eman zuen oholtzapean. Phil Alvinek kriston karisma dauka eta bere ahotsak nahiz portaerak zeresana eduki zuen. Rock and roll kontzertu potentea. Laukoteak beraien diskografia errepasatu zuten. Jendeak zoratzeko zorian zegoen, eguraldirak hobera egin zuen, eta dantza egiteko gogoak ematen zizkigun The Blastersen musikak. Abesti bat “Abierto hasta el amanecer” pelikulan ateratzen da; nola ez jo egin zuten. Onak ez, hurrengoa!!

Hurrengoak ere ez dira makalak!! The Nomads laukotea. Sueziarrak istituzi batzuk dira musika arloan. The Hellacopters edota The Hives bezelako taldeen gurasoak dira. Rock and roll garajeroa, intentsitate handikoa. Erritmo bizia, gorputza mugiarazten dizunetakoa. Hauek ere, beraien diskografia aurkeztu zuten, nahiko oparoa. Jende askorentzat ekitaldiko onenak!! Nik ezin dut hainbeste talde onen artean aukeratu.


Eta bukatzeko, hau bai talde mitikoa, The Pretty Things. 1963 urtetik dabiltza rockeatzen. Talde ingelesak kriston kontzertua eskeini zuen, gainera beraien estilo desberidinen nahasketa oso gustogarria iruditu zitzaidan. Hau da, abesti rockeroak dauzkate, baita blueseroagoak, psicodeliakoak,....Beraien frotmanak lan handia egin zuen; karisma nahiz ahots gustagarria. Musikariei begirada bat botata, batzuk oso gazteak ziren, beraz musikari mitiko guztiak ez zeuden, hori bai, lehen zuten griña mantentzen dute. Handiak ere!!!

Andoaingo rock jaialdia esperientzia oso positibo bezala adierazi genezake. Urte askotarako izan dadila!!!

No hay comentarios: