miércoles, 6 de junio de 2012

TORI KONTZERTU SORTA!!!


Atzoko Shellac talde mitikoarekin gozatu eta gero, badegu astean zehar kontzertu interesgarri gehiago, hementxe batzuk:

Bihar Donostiako Aquarium-ean, Buffalo taldeak joko du. Bertan aurretik Olas Limpias dokumentala izango duzue ikusgai. Dokumentala 19:30tan, Buffalo 21:00etan. Talde Zarauztarrak diska estreinatuko du.


Bihar, Donostian ere, baina kasu hontan Gros-eko Urbeltza tabernan, 2 kantautore Zarautztar nor baino nor. Isuo Sasiia eta Arrutiko Intxaurrak. Isuo Sasiiako Iosuk bere diska eskeiniko digu. Bertan abesti pertsonal nahiz emotiboak entzuteko aukera izango degu. Bestalde Ane Arruti (Arrutiko Intxaurrak) bere abesti goxo nahiz umorezkoak eskeiniko dizkigu. Saio interesgarri hau, 19:00tan hasiko da!!!



Ostiralean, Andoaingo Gaztetxean kontzertu kañeroak. Kartelean dagoen arren, Humilitate taldeak ez du joko, beraz Hilkar eta More Too izango ditugu taulapean. Estresa kentzeko ekitaldi aproposa, yeahhh!! Kontzertuak 22:30tan hasten dira!!



Eta bukatzeko larunbatean, Trintxerpeko Mogambo mitikoan lau talde: Hzero Bartzelonako hardcore taldea, kritika onak jaso ditu (bere azken diska Rockzonen hileko diska izendatua), The Destroyed Room, Bartzelonako laukotea, pop edota indie jorratzen dute; Ihes Naiz, emo-punk jorratzen duen laukote Zarautztarra; eta Pick a Bear, folk akustiko kañeroa.

Kontzertuak 21:30tan hasten dira, kañaaa!!!

No hay comentarios: