domingo, 1 de julio de 2012

ETORKIZUN HANDIKO BI IZAR!!


Atzo arratsaldean, Jon Jaunarenak, Bigarren mailako Manomanista txapelketa irabazi zuen. Leitzarrak urte bikaina darama, atzoko txapelari, Binakakoa gehitu behar zaio (Cecilio errioxarrarekin). Pelotari bezela sekulako progresio izan du eta izar handi bat izatera deitua dago.

Bere arerioa, Joseba Ezkurdia, artista handia da, 6 hilabete eskas daramatza profesional bezela eta partidu gehienak irabazi egin ditu (Irujo, Gonzalez edota Retegi Bi menderatu ditu), espektakulu handia emanaz. Bolea indartsua, errematatzaile bikaina,...Jaunarenareki batera etorkizun handiena duten pilotariak.

Ba atzo, bi gazte hauek final ikaragarri bat jokatu zuten, bakoitzak bere armak erabiliaz. Jaunarenak bere bi eskuen kolpe frexkoa erakutsi zuen, Ezkurdiak berriz, bolea, defentsa paregabea eta erremate zehatzak. Partida erdira arte oso berdindua zegoen lehia. Tantoak tartekatzen joaten ziren. Partiduaren azken txanpan ordea, Leitzarra osoago ikusi zen. Ezkurdia nekatuegi iritsi zen azken tantoetara. Desgaste handia izan zuen, eta Jaunarenak ederki asko probestu zuen.

Atzoko maila ikusita, eta azken hilabetean erakutsitako dohai eta kalitateei kasu eginez, etorkizuneko bi izan handiak izango direla pentsarazten du (Zabaleta izan daiteke beste pelotari handi bat). Bien arteko neurketa mitikoak izango ditugulakoan nago, zergatik ez?? Generazio berriak, txapeldun berriak, pelota beti irabazle!!

No hay comentarios: