lunes, 2 de julio de 2012

SAN JUAN 2012: IKUSITAKO TALDEAK!!


San Juanak bukatu zian, badakit agian berandu xamar dela, baino ikusi eta gogoratzen ditudan kontzertu apur batzuk komentatzea interesgarria iruditzen zait. Nere estiloak ikusita Igandeko rock kontzertuak izan ziren gogokoenak, baina halere egon zen ekitaldi aipagarririk ere. Nola ez, kontzertu aspergarriak ere, eta batzuk ez nituenak ikusi, edo kasu handirik egin. 

Ostiral gauean, plazara jeitsi nintzen momentuan, La Jodedera taldea zegoen eszenatokian. Aurreko batean ikusi nituen (Basteroko akustikoan, 3 abesti jo zituzten). Talde berezia da La Jodedera, euskaldun nahiz kubatarrez osatua; Jon Txorromorro (gitarra, ahotsa, armonika) eta Jon Oiartzunen (Baxua) gidaritzapean, eta beste bi musikari kubatarren laguntzaz, sortutako euskal-kuba soinu pertsonala. Kubatar soinuak, kumbia, batxata, saltsa,....denetarik, hori bai, euskaraz. Dantzan eta irribarrez jartzen zaituen formazio horietakoa.

Larunbat gauean, bi kontzertu ikusi nituen, bata nahiko aspergarria egin zitzaidan (La Pulqueria), bestea entretenigarria benetan (Ingo al Deu?).

La Pulqueria, talde Valentziarra dugu, nahiko famatua egin zen abesti batekin, erritmo biziak lantzen dituzte, hala ere ez dut oso gustokoa, zuzenean nahiko linealak iruditu zitzaizkidan, eta jendearen aurpegiak ikusita, pentsatzen det ez nintzela bakarra izan aspertzen. Jendea dantzan egon zen, batez ere bere abesti mitikoan, baino Ingo al Deu?ren txandan beste gauza bat izan zen. Agian etxekoak direlako, agian eszenatokian daukaten karismagatik, edota abesti ezagunak euskaratzeagatik,...gauza da, talde berbeneroa izan arren, bertsioek badute toke pertsonal bat. Plaza dantzan jarri zuten, hori bai Egan taldearen bertsio famatu bat falta zaie. Gazteak dira eta sorpresa asko emango digutelakoan nago!!



Igandean, kontzertu gehiago ikusi nituen, batipat arratsaldetik han ginelako. Gozo Gozo Andoaindarren      
saioa oso ona iruditu zitzaidan. Lau neska (3 trikitilari eta panderojole bat; eta 2 ahots), eta 3 mutil (baxua, bateria eta organoa). Talde berbeneroa, oso karismatikoa, plaza dantzan jarri zuen bere bertsioekin. Gustora asko egon ginen entzuten, trikitixarekin hobetoago pasatzen delako aurreko eguneko ajea. Komentatzeko bateria (egun hortan 3bi Gabeko bateria zela uste dut) ren kolpe insartsua, abeslarien ahots goxoa eta momentu batean baxuak jotako Metallicaren introa. Oso ona!!

Gauean rock saioa zegoen. Bertan Zea Mays, R eta Gora Gora Kids taldeak ziren deituak. Lehenengoak Zea Mays famatuak. Azkenaldian arrakasta handia hartu dute (azken diskoagatik, eta beraien himno bilakatu den "Negua Joan da ta" abestiagatik). Gauza da Bizkaitarrak urte asko daramatzatela jotzen. Beraien kontzertua ona izan zen, hori ez dut ukatuko, Aioararen ahotsa oso ona da, hipnotizatu egiten zaitu, eta taldekideak oso motibaturik jo zuten. Hala ere, ezdakit, momentu batzutan aspertu ere egin zidaten, ez dakit beraien estiloagatik izan zen. Hori bai, plaza beteta zegoen, eta jendeak poz aurpegi nabarmena zeukan. Beraien abesti ezagunenek izan zuten harrera hobea. Kukutza abestiarekin amaitu zuten, jarraitzaileeen txalo artean.

Bigarrenak, etxekoak. R andoaindarrak. Mitikoak, kultuzko taldea, azkenaldian gutxitan ikusi dugu taulapean, eta horrek hirukotea ikusteko gogoak gehitzen ditu. Oso motibatuak, indartsuak egon ziren. Abesti mitikoak nahiz azkeneko diskakoak entzun genituen. Jende gutxiago zegoen, Zea Maysek bukatu zuenean jende askok ospa egin zuen eta, hala ere han ginen apurrak disfrutatu egin genuen. Hori bai, pena bat hain motza izatea, konturatzerako saioa amaitu zen, eta Andoaingo rockero hauek agurtu egin ziren, betirako?? espero dugu ezetz.

Eta eguna bukatzeko, Gora Gora Kids laukotea. Rockaz gozatzeko aukera paregabea. Geroz eta gutxiago plazan kontzertua ikusten, baino jendea ederki asko motibatu zuten. Atom Rhumba bezalako taldea gogoratu zidan. Rock, erritmo bizi eta dantzagarriak, eta musikari hiperaktiboak taula gainean. Saioa amaitzeko talde aproposa, hori bai, kontzertu hau ere, nahiko motza iruditu zitzaidan, gustura asko geunden seinale.

Astelehenean ez nuen kontzerturik ikusi, uste dut gainera disko festa zegoela, beraz hauxe da gogoratzen dudan kontzertu sorta, hurrengo urtera arte!!

No hay comentarios: