jueves, 20 de septiembre de 2012

KONTZERTUZ KONTZERTU


Asteburu hontan ere badugu kontzertu interesgarririk. Horien artean, adibidez hemen 3 kontzertuen aipamena. Ostiralean, Andoaingo Gaztetxean: 3797; A.R.D.E.N; eta Lion Head. Kontzertuak 5 euroko balioa izango du.


Larunbatean, Hondarribiko Psilocybenean Howlin Rain handiak izango ditugu, beraien lan berria aurkezten. Telonero bezala, Napoka Band taldea. 22tan hasiko da eta 7 euroko balioa izango du.


Eta bukatzeko, Igandean The Cynics mitikoak Egiako Le Bukowski tabernan. Rock eta garage arloan maixuak, kontzertu berezia izango delakoan. Sarrerak 12 euro aurrez erosirik eta 15 takillan. Kaña Egiatik, beraz.

No hay comentarios: