lunes, 17 de diciembre de 2012

4 terdiko Erregea!!!


Atzokoa egun berezia zen pilotazaleentzat. Final handi bat, 3 titulu handietako bat. 4 terdikoaren finala, 2 pelotari handi aurrez aurre. 2 asteko aplazamenduaren ondoren, gogo gehiago zegoen neurketa honetan. Partidua ordea, ez zen oso ona izan, emozio gabekoa eta huts askokoa. Aimar Olaizolak eskuratu zuen 2012ko txapela. Titulu honekin 4terdiaren errege bezala kontsidera genezake, dagoeneko 6. titulua bait da.

Gehiago espero genuen Oinatz Bengoetxea Leitzarragatik (atzo erakutsi zuena maila askosaz hobeagoa dauka; baina final batean zaila da odol hotza izatea). Oso urduri atera zen, zentratu gabe, estrategia ez zitzaion ondo atera, eta konturatu orduko 13-0 galtzen zijoan. Abantaila horrekin zaila da partidu bat aurrera ateratzen, baino zailagoa arerioa Aimar bada, eta bere toki gogokoenean. Partidua erabat galduta ikusi zuenean, Oinatz hobeago bat ikusi genuen, tantu eder batzuk ere egin zituen, emaitza makilatu asmoz. Baino ez zen nahikoa izan, gaur egun daukagun pilotari erregularrena gainditzeko. Azkenan 22-9, txapela Goizuetara. Bere 11. txapel handia.

Zorionak Aimar!!

P.D: Laister Biñakako Txapelketa, hasi 5 euro aurrezten!!!

No hay comentarios: