lunes, 10 de diciembre de 2012

JAUNARENA-REN TRIPLETEA!!


Aurreko Larunbatean Jon Jaunarena pilotari Leitzarrak historian leku garrantzitsu bat idatzi zuen. 2012 urtea ez du inoiz ahaztuko, 3 sari handiak eskuratu bait ditu: Biñakakoa (Cecilio lagun zuela), Manomanista (Ezkurdia finalean gainditu ondoren) eta azkenik Lau t'erdikoa. Bigarren mailako txapelketak izan arren, merezi duen garrantzia eman behar zaio. Goimalako izarrekin neurtzeko garaia dela ematen du; azken urteotan gehien hazi den pilotarietako bat izan bait da. Pilotari gutxik irabazi dute dena (Retegi, Arretxe, Olaizola II eta Irujo: hauek lehen mailan, noski), baina urte berean tripletea Retegik, Irujok, eta larunbatetik aurrera Jon Jaunarena.

Partidua gogorra izan zen, nahiz eta hasieran abantail handia hartu. Alvaro Untoria pelotari langilea da, kasta handikoa, tantu luzeak atsegin dituena. Pixkanaka berdintzen hasi zen, eta partida edonork irabaz zezakeen. Azkenean kalitatea eta zortea lagun, 22-20 naparrarentzat. Pilotari oso handiaren usaina hartzen diot, espero dut ez kale egitea.


Zorionak Jon!!

No hay comentarios: