miércoles, 26 de diciembre de 2012

WILLIS RULES


Abenduak 14, Ostirala, forma onenean dagoen taldeetariko bat ikusteko aukera itzela izan genuen. Willis Drummond laukoteaz hari gara, noski. Laukote rockeroak diska berria eskeintzen zuen, eta Bonberenea (Tolosa) areto klasikoan jotzea derrigorrezkotzat zeukaten.

Jende ugari kontzertua noiz hasi desiratzen. Berandu irten ziren eszenatokira. Baina aurreneko abestiak entzun orduko, gure nerbioak baretu ziren, eta rock lehia batean murgildu giñen. Aurreneko hilaretan kokatzea lortu orduko, taldearen motibazioa, nerbioa eta karisma, beste behin dastatzeko zortea izan genuen. Abesti berriek ere, oso harrera egokia lortu zuten (jendeak letrak abesteari ekin zion). Bere set-lista "A ala B" disko berrian finkatu zuten.

Gazteak izan arren, badaramatzate urte mordoa rockeatzen, iadanik ezagunak dira, eta hau dena beraien abesti borobil eta kontzertu eskizofrenikoei esker da, zalegoa boltsikoratu dute. Abesti berriak ondo egokitzen badira, klasikoek buruz bera botatzeko indarra daukate lehenengo kitar soinua entzun orduko. Abesti batean baxulariak mikroen aurka hartu zuen golpeak ondo laburtzen du kontzertua. Hau da, laukoteak zuzenean dena ematen duenaren konfirmazioa. Pearl Jam, Fugazi, ACDC edota Lisabö-ren zaporea daukaten abesti sortak, zuzenak, burmuilan sartu eta dantzan edota lepoa mugitzen behartzen zaituztenak.

Jurgi (ahots nagusia, kitarra) arduratzen da frotman-aren paper zaila egiten. Hala ere, beste hiru musikariak (Xan (baxua, koruak), Rafa(kitarra, koruak) eta Felix (bateria) ) ez dira atzean gelditzen, Willis Drummond ederki asko funtzionatzen duen makina bait da, oraingoz akatsik ez duen makina musikala.

Bonberenearen soinu perfektua ere aipatu behar, beraien teknikari eta laguntzaileen lana primerakoa, ikusitako kontzertua bezala, urte askotarako Willis!!!

No hay comentarios: