lunes, 21 de enero de 2013

EMOZIOAK JARRAITZEN DU!!


Biñakako Txapelketako 5. jardunaldia jokatu zen asteburu hontan. Sailkapen buru Bengoetxea-Beroiz jarraitzen dute (5-0), hori bai, beste behin arazo askorekin partida ateratzeko. Atzoko neurketan Xala-ren lesioak garaipena bideratu zieten. Horrela jarraituz gero, bikote naparra laister sailka daiteke hurrengo faserako. Xala-k ordea 3 asterako du, bere ordez Jon Jaunarena gaztea izango da. Irujo-Zabaleta bikoteak neurketa txukuna burutu zuten, goraka dijoaz, eta beraien golpeari esker atera zuten partida aurrera Olaizola eta Zabalaren aurka. Hauek zailtasun handiak pasako dituztela ematen du. Titin-Merino-k ordea 3. jarraipena lortu zuten. Bestalde, Berasaluze eta Albisu-ren garaipenak, 3 bikote puntu batekin berdintzen ditu azken postuetan. Sailapena pil-pilean dago, eta hau hasi besterik ez da egin. Hemen emaitzak, sailkapena eta hurrengo jardunaldia.

5 JARDUNALDIA:

BERASALUZE-ALBISU 22 GONZALEZ-ZUBIETA 16
OLAIZOLA II-ZABALA 16 IRUJO-ZABALETA 22
XALA-BARRIOLA 16 BENGOETXEA-BEROIZ 22 (16-15 zeudela, Xala lesionatu eta partida bertan behera geratu zen, puntua Bengoetxea eta Beroiz-entzako)
TITIN-MERINO II 22 ARRETXE-BEGINO 18

SAILKAPENA:

1- BENGOETXEA-BEROIZ (5 Puntu)
2- IRUJO-ZABALETA (4)
3- XALA-BARRIOLA (3)
4- TITIN-MERINO II (3)
5- OLAIZOLA II-ZABALA (2)
6- GONZALEZ-ZUBIETA (1)
7- BERASALUZE-ALBISU (1)
8- ARRETXE II-BEGINO (1)

HURRENGO JARDUNALDIA:

TITIN-MERINO II= BENGOETXEA-BEROIZ
OLAIZOLA II- ZABALA= GONZALEZ-ZUBIETA
BERASALUZE-ALBISU= JAUNARENA-BARRIOLA
IRUJO-ZABALETA= ARRETXE-BEGINO


No hay comentarios: