jueves, 31 de enero de 2013

EZLEKUAAAAK!!!


Aurreko larunbatean kontzertu ikaragarriak ikusi genituen. Hainbat eta hainbat aukera, denak ere oso interesgarriak. Azkenean dobletea egitea erabaki genuen, ordutegia ikusita posible zelakoan. Gros-eko Kortxoenea gaztetxean Madeleine, Sharon Stoner eta Lisabö ziren. 20:00 tan hasten zen ekitaldia, eta gure R maiteak beranduago zirenez, aukeratu ordez bietara joatea pentsatu genuen...eta ze ondo egin ere!!! Kostatu zitzaigun Kortxoenea aurkitzea, baino galdetzen Erromaraino joaten zarela ikusita, azkenik lortu genuen, bertan ginen!! 

Kontzertu hauek Adikume taldeko Markel-i omenaldi bat egiteko probestu ziren, espetxean 6 urte igaro ondoren, orain gurekin da!!


Sartu ginenean, lehen taldea jotzen zebilen. Jende asko, pentsatzen genuena baino gehiago (ikusita zenbat ekitaldi zeuden). Eskuinaldean kokatu eta Madeleine-k gidaturiko musikapean bidaiatzeari ekin genion. Bere paisai instrumentalak (nahiz lasaiak nahiz kañeroak) beste mundu paralelo batean murgildu gintuen. 4. aldia dagoeneko ikusten ditudala, eta ez naiz aspertzen. Toundra edota Russian Circles bezalako taldeen filosofia daukate, baino bere toke pertsonala agerian da. Erritmo aldaketak, laukotearen (lehen bost ez ahal ziren?) mugimendu motibagarriak eta bere pertsonalitate nahiz karisma agerian geratu zen. Gainera, gure zoriontasunerako abesti berriak entzun genituen (ahotsa zenbait zatitan). Laburbilduz oso handiak. Kontzertua amaitu ostean entzundako txalo zaparradak nahiko adierazgarri izan ziren.



Bigarren taldea, aspaldian ikusi gabe neukan hirukotea; Sharon Stoner Oñatiarrak, hain zuzen. 3 izan arren oso errez betetzen dute taula, beraien pertsonalitatea nahiz kalitatea erakutsiz. Kontzertu bortitza eskeini ziguten. Tarteka Queens of the Stone Age-en zaporea etortzen zitzaidan, beraien abestiak entzuten nituen einean. Azken bi diskako abestiak entzun genituen bereziki. 14 bat jo zituzten, Camel-en bertsioaz gain. Agian bolumena altuaegi, baina beste behin ez zuten hutsik egin. "Begi Beltzak" bezalako "hit" baten aurrean lepoa ere puskatzear izan ginen. Oso handiak ere, ekitaldi hau legendario bilakatzear zegoen...


Eta bukatzeko, eta bai amaiera ikaragarria, Lisabö taldea. 6 musikari (bi bateri, bi baxu, bi kitar), dena musikaren izenean. Hasieran Txap-ek arazotxo batzuk izan zituen instrumentuarekin, baina konpondu ahala, beste erakustaldi berri baten menpean izan ginen. Gaztetxea topera beteta, izerdia leku guztitan eta seikote honen burrunba gure burmuinean. Intentsitate handiko kontzertua, musikariak dena ematen, hipnotizatuak balira bezala. Alderantzizko magia edota 1215. katean bezalako himnoak entzutean izan zen eromena ezin daiteke azaldu, bizi egin behar da, kontzertuaren zati bat izan.

Pena, 00:00tan gaztetxetik aldegin genuela R-ren kontzertua ikusteko. Joan aurretik taldea bere musika tresnak kentzen zebilen, bukatu zuelakoan. Pentsatzen det beste abestiren bat joko zutela. Beste behin, magikoak!!!!

Jarraituko du....................

No hay comentarios: