sábado, 5 de enero de 2013

KAFEA ETA GALLETAK: JASON NOBLE-RI OMENALDI MEREZIA


Gaur Urtarrilak 5, hau egitarau puska Gernikako Astra aretoan! Kafea eta Galletak-en 33. edizioa. Kasu hontan Jason Noble-ri (Rodan, Rachels, Shipping News), musikariari omenaldia. Lehengo urtean hil zen gaixotasun bat zela medio, Astran jotakoa da Shipping News-ekin.

Beraz, Shipping News-en "Say Everything" diskaren entzunaldia egingo da lehenbizi, eta geroago Jupiter Jon eta Lisabö-ren kontzertuak. Sarrerak 5 euro. Jasotzen den dirua, Jason-en alargunari emango zaio, bere gaixotasunak ekarri dizkion zor ekonomikoak ordaintzen laguntzeko.

No hay comentarios: