viernes, 25 de enero de 2013

LARUNBATEKO PUTADA!!!


Asteburu hontan ere badugu zer ikusirik. Gaur eta Igandean kontzertu interesgarriak. Hala ere, Lartunbatekoa ez ahal da putada pixkatxo bat. Hainbeste kalitateko 3 proposamen edukita.

Hasteko Trintxerpeko Mogambo aretoan, Cigüeña eta Viva Bazooka taldeak. Biak biko formatuan. Kalitatea eta kaña dosi berdinean. Power Duo Fest-a oso ikuskizun ona izango da, aretoaren eta jendearen portaera batu behar zaio, eta garrantzitsua: garagardoa 1 batera. Kontzertuak 22:00tan hasten dira.


Groseko Kortxoenea gaztetxean, maila handiko 3 talde, nahiko ezagunak gure artean. Madeleine, Lisabö eta Sharon Stoner nor baino nor. Hau da, post rock, stoner eta post hardcore-z beteriko ikuskizun paregabea. Zuzenekoak 20:00tan hasiko dira. Kañaaa!!!


Eta bukatzeko, ilusio handia egiten didan kontzertua, R-ren azken agurra. Garrantzitsua izango da, kultuzko taldeaz gain, herrikoak direlako. Hainbat talde erreferentziataz hartzen dute eta beraien bukaera inoiz baino hobeto ospatu nahi dute. Ikuskizun hontan talde gonbidatuak, sorpresak eta giro ezinobea izango da. Adi egon eta gozatu, R-ek azkena joko duela!!! 22:30TAN!!!



P.D: Bat aukeratu behar al da?? Dobletea egin ahal daiteke? Ikusteko dago. Komentatu ere Bukowskin (Cash eta Curter-en bertsioak egongo direla) eta Zarautzen Crust festibal bat. Hau gehiegizkoa da!!

No hay comentarios: