jueves, 3 de enero de 2013

MUSIKAK HILTZEN JARRAITU BEHAR DU!!


Pasaden astean, zehazki Ostiralean, kontzertu mundialak ikusteko zortea izan genuen. Tolosako Bonberenean, nor baino nor, bi talde. Alde batetik Cobra (hirugarren lana aurkezten, geroz eta izen gehiago hartzen), eta bestetik R andoaindarrak (talde bezala denbora gutxi gelditzen zaiola, kultuzko taldea). Kontutan hartuta bi formazioak oso interesgarriak direla eta Bonberenean kontzertu itzelak ikusten ditugula, derrigorrezko zita bilakatu zen.

Lehenengo taldea Cobra izan zen. Laukoteak beraren "Covered" ep-a aurkezten dabiltza. Zinefilo handiak direla eta, ep hontan beraien 5 soinu banda kuttun bertsionatzen dituzte. Hala ere kontzertuaren pisua bere aurreneko bi lanek izan zuten. Stoner, rock,.....burua mugitzera behartzen zaituen taldea. Lete frotman-aren orruek hipnotizatzen gaituen bitartean, baxua, kitarra eta bateriaren burrunbak seko uzten gaitu. Down mitikoen zaporea duen taldea, kontzertuak jo ahala bere identidade propioa sortzen ari bada ere.

Kaña dosi handi hauei, eszenatokian daukaten karisma eta portaera gehitu behar zaie, daukaten den dena ematen bait dute. Zalegoa, bitartean, oihu, salto edo lepo mugimenduetan. Handiak!!!


Bigarrenak, R mitikoak, beraien azkenaurreko saioan. Herriko ezagun batzu elkartu giñen hirukoteari animo dosi gehiago eman asmoz edo. Beraien diskografiaren errepaso bat izan zen. Axiren bateria eta Roberren baxua durrunda bizian, Garri kitarra nahiz ahotsean gure arimak ukitzen zituen bitartean. Pena ematen du halako talde bereziaren bukaera hain gertu egotea, baina gauzak hala dira, beraien musikarekin gelditzen gara. Pertsonalki kontzertua nahiko motza egin zitzaidan. Abestiak bata bestearen segidan jo zituzten, gelditu gabe. Post hardcore, rock,...etiketaz aparte, R-ren soinuak badauka zeoze hunkigarria. Erritmo aldaketak, ahots melodikoa, kitar soinu propioak,....talde asko influentziatu duen formazioa, Tolosan disfrutatu egin zuten, beti egin duten bezala, lagun talde baten aurrean jo, beste objetibo handiegirik gabe, musika afizio bezala, rock-a lagun!!! Up R!!

Gogoratu R-ren azken kontzertua Urtarrilak 26an dela Andoaingo Gaztetxean, animatu!!

No hay comentarios: