martes, 29 de enero de 2013

SAILKAPENA BERO-BERO


Asteburu hontan 6. jardunaldia jokatu zen Biñakako txapelketan, eta gauz asko dago komentatzeko. Nahiz aurreneko postuak zein azkenekoak geroz eta berdinduago daude. Bengoetxea-Beroiz bikoteak lehen porrota jasan zuen (22-20) partidu polemiko batean Titin eta Merino II-ren aurka. Epaileak gaizki aritu ziren eta bikote Naparra iritziekin kaltetua suertatu zen, bide batez errioxarrak sailkapenak goiko postuetan asentatzen dira. Berasaluze-Albisu goraka doaz, beren bigarren puntua lortu zuten Jaunarena gaztea eta Barriolaren aurka. Irujo-Zabaleta erraz gailendu ziren Arretxe-Beginoren aurka. Irabazleak liderrak dira eta galtzaileak zaila daukate lau onenen artean egoteko. Eta azkenik Olaizola II-ak Apraizen laguntzarekin (Zabala minduta zebilen), Gonzalez eta Zubieta ia aukerarik gabe utzi zituzten. Gainera hori gutxi balitz, atzo jakin genuen, enpresak Gonzalez txapelketatik kanpo uztea erabaki zuela, ez omen du espero den maila eman. Ezkurdia gaztea izango da orain Zubietarekin. Hemen emaitzak, sailkapena eta hurrengo jardunaldia:

6 jardunaldia:

TITIN-MERINO II 22 BENGOETXEA-BEROIZ 20
IRUJO-ZABALETA 22 ARRETXE-BEGINO 14
BERASALUZE-ALBISU 22 JAUNARENA-BARRIOLA 19
OLAIZOLA II-APRAIZ 22 GONZALEZ-ZUBIETA 13

SAILKAPENA:

1- IRUJO-ZABALETA (5 PUNTU)
2- BENGOETXEA-BEROIZ (5)
3- TITIN-MERINO II (4)
4- OLAIZOLA II-ZABALA (3)
5- JAUNARENA-BARRIOLA (3)
6- BERASALUZE-ALBISU (2)
7- GONZALEZ-ZUBIETA (1)
8- ARRETXE II- BEGINO (1)

7 JARDUNALDIA:

TITIN-MERINO II= BERASALUZE-ALBISU
OLAIZOLA II-ZABALA= ARRETXE-BEGINO
IRUJO-ZABALETA= JAUNARENA-BARRIOLA
BENGOETXEA-BEROIZ= EZKURDIA-ZUBIETA

No hay comentarios: