lunes, 4 de febrero de 2013

aguR eta ohoRe!!!


Kortxoeneako ekitaldia amaitu eta berehala, Andoainerantz abiatu ginen. Teknologia berrian bidez (Watsap eta halakoak), gaztetxean gertatzen zen guztiaren jabe giñen. Tooth, Humus edota Gaizkiñe-ren aktuazioak galdu genituen. Pena handia, hala ere gure hirukote Andoaindarren saiorako garaiz iritsi giñen. Gaztetxean sartu orduko, Beloki handiaren bertsoa entzun genuen, gaztetxea topera, leku on bat hartzea ia ezinezko bilakatu zen.

Erdikaldean kokatu eta amaiera festa hunkigarria hasi zen. R taldea (Garri ahotsak eta kitarra; Rober baxua eta Axier bateria (lehen lau ziren, Josu kitarra)) eszenatokira igo eta aurreneko txalo zaparradak entzun genituen (saio guztian zehar klasiko bihurtu zena). Hainbat eta hainbat kontzertu eskeini ondoren,   R kultuzko taldeak kontzertu berezia emateko prest izan zen. Baita eman ere!!



Beraien diskografiaren errepaso zehatza eskeini zuten. Rock abesti borobilak, erritmo aldaketa kutsakorrak, nahiz melodia puntu bikainekin nahastua. Maixuen azken irakasketan testigu zuzenak. Aurpegian nabarmentzen zen, hiru musikariak oso motibatuak zeudela. Pozez betetako irrifarrak (ezagun asko zegoen kontzertuan), instrumentuen burrunbak eta jendearen oihu eta txaloak elkartu eta nahasketa magiko bat sortu zuten, betirako iraungo duen argazki bat bezala.

Momentu epikoen partaide izan ginen. Humus taldeko Natalia abeslaria atera zen taula gainera R-rekin abesti batzuk abestera. Zalegoa erotzear eta momentu guztiak probestu asmoz, burua nahiz gorputza taldearen erritmora finkatuz, une pozgarri batean bihurtuz. Aipatzeko beste momentu intimo bat, Azpiroz (betiko laguna), akordeoia lagun, taldearekin abesti bat eskeini zigutenean izan zen. Surrealismo pixka bat honelako kontzertuetan ez da gaizki etortzen.

Kontzertua motza egin zitzaigun, nahiz abesti guztietan dena eman, pixkanaka notak amaitzen ari ziren, intsrumentuen zaratak mutu bilakatu, baina txaloak ez dira inoiz amaituko. Hainbeste urteko ibilbidea eta gero R-ren bidai amaitu da. Egindako musikagatik eta pasatako momentu on guztiengatik, mila esker!!!


R, aguR eta ohoRe!!!

No hay comentarios: