martes, 19 de febrero de 2013

GUTXIAGO GELDITZEN DA....


Biñakako Txapelketan gutxiago falta da lehen fasea amaitzeko, 9 jardunaldi jokatu dira, eta 5en faltan badirudi pixkanaka gauzak argiago geratzen ari direla. Lidertzan Irujo eta Zabaleta, dagoeneko eta kriston ezustea ez badago sailkaturik. Olaizola II eta Zabala eta Bengoetxea-Beroiz hanka terdi hurrengo fasean (6 garaipenekin). Badirudi 3 bikote hauek egongo direla ia zihur lau onenen artean. Beste postua badirudi 4 bikoteren artean jokatuko dela. Titin-Merino II eta Xala-Barriola 4 puntu dauzkate eta Ezkurdia-Zubieta eta Berasaluze-Albisu 3 puntu. Arretxe-Begino bikotea ia aukerarik gabe gelditu da. Hurrengo jardunaldia klabea suertatu daiteke bikote bakoitzaren interesetarako. Hemen emaitzak, sailkapena eta hurrengo jardunaldia:


9 JARDUNALDIA:

IRUJO-ZABALETA 22 EZKURDIA-ZUBIETA 18
OLAIZOLA II-ZABALA 22 TITIN-MERINO II 8
BERASALUZE-ALBISU 17 BENGOETXEA-BEROIZ 22
XALA-BARRIOLA 22 ARRETXE-BEGINO 17

SAILKAPENA:

1- IRUJO-ZABALETA (8)
2- OLAIZOLA II-ZABALA (6)
3- BENGOETXEA-BEROIZ (6)
4- TITIN-MERINO II (4)
5- XALA-BARRIOLA (4)
6- EZKURDIA-ZUBIETA (3)
7- BERASALUZE-ALBISU (3)
8- ARRETXE-BEGINO (2)

10 JARDUNALDIA:

TITIN-MERINO II= XALA-BARRIOLA
BENGOETXEA-BEROIZ= IRUJO-ZABALETA
OLAIZOLA-ZABALA= BERASALUZE-ALBISU
ARRETXE II-BEGINO= EZKURDIA-ZUBIETA

No hay comentarios: