martes, 5 de febrero de 2013

HURRENGO FASERAKO SAILKATZEA GARESTI DAGO!!


Beno, asteburu hontan Biñakako Txapelketako 7. jardunaldia jokatu da, hau da ligillako lehen buelta, beste 7 jardunaldi falta dira lehen fasea bukatzeko, eta gauzak geroz eta berdinduago daude. Irujo eta Zabaleta dira lider berriak (6-1), beraien filosofiak (bien golpe suntsikorra erabiliz) emaitza oso onak eman dizkie. Beraien erasoa jaso zuten Jaunarena eta Barriola beraka doaz txapelketan, Xala-ren lesioaz geroztik bururik altxa gabe dabiltza. Arretxe-Begino bikoteak ia ezinezko dauka lau onenen artean geratzea, beste porrot bat jasan zuten, kasu hontan Olaizola II eta Zabala-ren aurka, eta gainera 6 tantu besterik ez zuten egin. Ezustekoa Ezkurdia (Gonzalez-en lekuan) eta Zubieta-k eman zuten, goiko postuetan dauden Bengoetxea eta Beroiz 11 tantotan utziaz. Irabazleek bere bigarren puntua eskuratu zuten eta oraindik aukerekin, hori bai, nahiko zaila hala ere. Bitartean galtzaileak berakada bat eman dute azken 2 partidak galdu eta gero. Oraingoz nahiko ondo dabiltza, baina beste porrot batek nerbioak ekar ditzake bikote naparrean. Azken partidan Berasaluze eta Albisuk ikaragarri jokatuta, 9an utzi zituzten Titin eta Merino II. Emaitz honek sailkapena estutzen du. Hemen emaitzak, sailkapena eta hurrengo jardunaldia:

7 JARDUNALDIA:

OLAIZOLA II-ZABALA 22 ARRETXE-BEGINO 6
IRUJO-ZABALETA 22 JAUNARENA-BARRIOLA 13
BENGOETXEA-BEROIZ 11 EZKURDIA-ZUBIETA 22
TITIN-MERINO II 9 BERASALUZE-ALBISU 22

SAILKAPENA:

1- IRUJO-ZABALETA (6 puntu)
2- BENGOETXEA-BEROIZ (5)
3- OLAIZOLA II-ZABALA (4)
4- TITIN-MERINO II (4)
5- JAUNARENA-BARRIOLA (3)
6- BERASALUZE-ALBISU (3)
7- EZKURDIA-ZUBIETA (2)
8- ARRETXE II-BEGINO (1)

8 JARDUNALDIA:

TITIN-MERINO II= IRUJO-ZABALETA
OLAIZOLA II-ZABALA= BENGOETXEA-BEROIZ
BERASALUZE-ALBISU= ARRETXE-BEGINO
JAUNARENA-BARRIOLA= EZKURDIA-ZUBIETA

No hay comentarios: