viernes, 22 de febrero de 2013

KONTZERTU GEHIAGO!!


Asteburu hontan ere badugu zer entzun eta ikusirik. Adibidez, hemen 4 ekitaldi:

Gaur Tunk (Irun) aretoan, 22:00tatik aurrera Napoka Iria, Moby Dick, Joseba B.Lenoir eta DJ. Kalitate handiko taldeak!!!



Pixkat gertuago, Lasarteko Abend tabernan, 23:45tatik aurrera indar handia hartzen ari diren bi talde: Anai Arrebak eta Makala Jazz Funk Band. Dantza nahiz soul-a, jazz-a nahiz electronica. Ekitaldi beroa!!

Larunbatean ere badago, adibidez Bukowski tabernan (Egia), Sungrazer eta The Machine, stoner estiloan maixuak diren 2 talde. Rock, stoner eta jam amaigabeak. Beste munduetara bidaiatzeko era bikaina!!! 20:00 etatik aurrera!!!



Egiatik gertu, Victoria Eugenian Anari azkoitiarraren saioa. Sentimenduz beteriko kontzertua, intentsitate eta emozioak gainezka , Euskal Herriko ahotsik pertsonalenetarikoa. Animatu!!

Kontzertu interesgarri gehiago ere badago, sartu hemen informazio gehiagorako!!!

No hay comentarios: