jueves, 21 de marzo de 2013

A TOPEEE!!!


Asteburua gertu da, eta badugu zer ikusi eta entzun. Adibidez hemen 5 ekitaldi interesgarri:

1-Tooth eta Herstura Beasaingo Gaztetxean, bihar ostiralean. Kontzertuak 22:30tan hasiko dira. Adi egon rock eta noise deskarga haundi baten menpe eroriko zara eta.



2- Bihar 22, Tafallako Kube Aretoan 3 taldi handi nor baino nor. Berri Txarrak beteranoei, 2 formazio gazte elkartzen zaie, momentu onak pasako dizkigun 2 talde, alegia. Cohen eta Yaw rock eta hardcore nahasketak kalitatearekin sortu daitezkela erakutsiko dute. Kontzertuak 21:30tan hasten dira. Oso ekitaldi interesgarria!!!



3- Tolosako Bonberenean, bihar neska rock gaua izango dugu. Neskez beteriko 3 talde nor baino nor, rockeroak hirurak. Las Culebras, Safety Pins eta Las Primitivas. Kontzertuak 22:30tan hasten dira. Animatu!!




4- Larunbatean ere badago gauz interesgarririk. Egiako Bukowskin, Oreindik + Ero + Marek131+ Costas izango dira. Funk, rock, jazz, djak,.....festa itzela, eta gainera dohainik. Saioa 20:30tan hasten da.


5- Larunbatean, Hondarribiko Psilocybenean 3 talde handi, oso handi. Oso bartzelonarrak beraien folk emotiboarekin; Muy Fellini bikotea indie folk-pop formatuan; eta Joseba B. Lenoir (Sexty Sexers-eko kitarjolea) beraren estilo hipnotikoarekin. Ez galdu!!! Kontzertuak 22:00tan!!!

No hay comentarios: