lunes, 11 de marzo de 2013

GAUZAK BEROEGI!!!


12. jardunaldia jokatu eta gero (2 jardunaldi faltan), Bengoetxea eta Beroiz dira lider berriak. Asegarce-koak eta Irujo-Zabaleta dagoeneko sailkatuak ziren, eta azken partidu hauen ostean, Olaizola II-Zabala ere sailkatu dira. Egon diren emaitzak ikusita laugarren postua bi bikoteren artean egongo da: Berasaluze-Albisu eta Titin-Merino II. Kasualki 2 bikote hauek elkarren aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldian. Gauzak bero bero (bestela galdetu Zubieta-ri, izugarrizko haserrea izan bait zuen Errioxarren aurkako partidua eta gero, haiekin izandako istiluen ostean). Polemika hauekin bukatu beharra dago, baina zoritxarrez txapelketa aurrera joan ahala, saltsak hasi besterik ez direla egin ematen du. Hemen emaitzak, sailkapena eta hurrengo jardunaldia:

12 JARDUNALDIA:

BENGOETXEA-BEROIZ 22 ARRETXE-BEGINO 15
OLAIZOLA II-ZABALA 22 XALA-BARRIOLA 12
TITIN-MERINO II 22 EZKURDIA-ZUBIETA 21
BERASALUZE-ALBISU 22 IRUJO-ZABALETA 20

SAILKAPENA:

1- BENGOETXEA-BEROIZ (9)
2- IRUJO-ZABALETA (9)
3- OLAIZOLA II-ZABALA (8)
4- TITIN-MERINO II (6)
5- BERASALUZE-ALBISU (5)
6- EZKURDIA-ZUBIETA (4)
7- XALA-BARRIOLA (4)
8- ARRETXE-BEGINO (3)


13 JARDUNALDIA:

XALA-BARRIOLA= IRUJO-ZABALETA
BENGOETXEA-BEROIZ= EZKURDIA-ZUBIETA
OLAIZOLA II-ZABALA= ARRETXE-BEGINO
TITIN-MERINO II= BERASALUZE-ALBISU

No hay comentarios: