miércoles, 24 de abril de 2013

HAUXE DA GURE IZENA, IZANA ETA EZINA!!


Egun batzuk behar izan ditut, Larunbateko kontzertuan bizitakoa momentu hunkigarri guztiak alde batera utzita, hotzean, ikusitakoa baloratzeko. Kursaalean bizitakoa oso berezia zen, bai talde bai zaletuentzako. Euskal Herriko talde batek Kursaala betetzea eta espektazio hori sortzea, bai kontzertua baino lehen eta bai bukaeran, ikusita zenbat aurpegi alai (nerea barne), zita historikotzat jo behar dugu, eta betirako gure burmuinetan gorde. Kronika humil hau, larunbateko gertaeren laburpen bat bezala hartu genezake (gutxigorabera; ikusitako dena ezin idatzi!!) eta gure talde handienetako baten exibizio berri baten testigu bezala gelditu.

20:00tan ateak irikitzen ziren. Sartu ahala, poster bat ematen digute opari bezala. Zaletuak pixkanaka beren exerlekuetan ipintzen hasi ginen. B gunean nengoen, eta leku oso ona iruditu zitzaidan. Sartu eta segundu gutxira......



Joseba Irazoki musikaria azaldu zen. Beratarrak bete zuen teloneroaren lan gozoa eta batzuetan konplikatua. Talde handi bat teloneatzean, askotan jendeak kasu handirik ez die egiten, talde printzipala ikuste griña handiegia izan daitekeelako. Hala ere, beti eramaten da sorpresa positiborik, ezagutu ez eta kriston gozamena sortzen dizunean.

Irazoki bezalako maixu bat, beti entzun eta ikusi behar da. Kitarrarekin duen talentua denok ezagutzen dugu, baina Joseba ez da horrekin konformatzen. Gizon-orkesta bezala azaltzen da, eta kriston kontzertua eskeini, ere; bere abestiez gain, bere izaera jatorragatik. Oso motibaturik azaldu zen, Berri Txarrak taldeak eman zion oportunidadea ederki probestuz. Kitar erritmoak grabatu, eta bateria, ahotsa, nahiz txirula joaz,....Kursaalean ginen apurrak zur eta lur utzi gintuen. Seguru nago, ezagutzen ez zuen batek baino gehiago apuntatu zuela bere izena eta estiloa bere barnean. E-P berria aurkeztu zuen, eta esan behar bere rockabilly nahiz blues kutsuko abestiak oso ongi konplementatzen direla bere abesti zaharrekin.

Motza egin zitzaidan, oso gustora negoen seinale. Txalo zaparrada handi batez agurtu genuen, ondo merezita ere!!!


Argia itzuli, eta jende asko komunera joateko probestu zuen. Pixkanaka Kursaala betetzen, jendearen espektazio nabarmena zen. Akomodadoreak kriston lana eduki zuten, batipat azken momentuan jende asko azaldu zelako. Bapatean, argiak itzali, eta gure ametsak hasiera eman zuen:

3 protagonistak, oihu eta txaloen artean, eszenatokira hurbildu ziren. Oso eszenatoki intimoa. Aulkiak, lanparak, sofa batzuk....akustiko baten testigu izango giñen?? Esan beharra daukat, jende askok zuela galdera hori buruan. Ea Berri Txarraken kontzertua akustikoa izango zen; Kursaalean izanda, askok pentsamendu horretakoak ziren. Wilco edo Low bezalako taldeak ikusi ondoren, argi daukat Kursaalak rockeatzen ere badakiela....hala ere "Makuluak" abestiarekin hasi zuten lehia, "unplugged" formatuan. "Haria", "Min hau", "Eskuak", akustikoan. Hurrengo abestian, teloia jeisten da eta Gorka geratzen da bakarrik zaletuen artean. "Iritsi" jotzen hasten da, oso lasai. Hori bai, abestiaren bigarren zatian, teloia gora eta eszenatokia desberdin batean, abestiak kutsu rockaeroago bat hartzen du. Kaña  hasten da!!!



Bisualki kontzertu bikaina. Argiak, dekorazioa, .....amets baten barruan bageunde bezala. Abestiak aukeratzeko garaian, beraien diskografiako nahasketa bat izan zela esan behar. "Iparra galdu, hegora joan", "Libre", "Albo-kalteak", "Jaio.musika.hil", "Dortoken Mendean", "Stereo", "Jainko ateoa", "Iraila",....denak hurbildutako jende guztiaren ahotsekin lagunduak. Bai, jendeak dena eman zuen, eta abestiak abestu zituen, kontzertuari emotibitate puntu bat erantsiz.

Aspaldian zuzenean entzuten ez diren abestiak ere jo zituzten. "Ez", "Breyten" edo "Biziraun" bezalako altxorrak, alegia. Motibazioa goraka, mugikorren argiak somatzen ziren, argazkiak eta bideoak egiten. Jendeak bazekien musika historiaren lekuko zela, kontzertu mitiko baten zati garrantzitsu bat; eta bere papera ederki bete zuen, hau da; animatu, abestu eta sentitu (Gorkak eskatu bezala).

Bertsioak ere egon ziren. "Oreka" erdian Yuksek-en "On a train" abestia, tonu rockero batean. Baita Mikel Laboaren (omenaldi hunkigarria) "Liluraren Kontra" eta Rise Against-en "Swing life away". Deftones taldeko Chi Cheng baxulariari ere egin zioten bere tartea; ondo merezia gainera.

Taldeak faxismoa kritikatu zuen, "Maravillas" abestiari hasiera emateko. Egon zen jendea zutik egotea zaila egin zitzaiona, eta momentu konkretutan zutitu eta heavy adarrak ipintzen zituena. Hori bai, azken bi abestitan taldeak berak, eskatu ziguten altxatzeko eta dena emateko. Ez zen "circle-pit"-ik egon. Baina zalegoa extasian zegoen, hura gehiegizkoa zen. "Ikasten" klasikoa (denak rapeatzen bezala genbiltzala) eta "Denak ez du balio" himnoa, Kursaaleko estrukturak mehatxatuz. Handia ez hurrengoa!!


Txaloak, txistuak, oihuak, denak zutik, gure hiru protagonistei merezi zuten obazioa emateko. Azkeneko argazki hau, azken txanpan gertaturiko instantanea bezala gelditzen da. Nik ezin dut gehiago idatzi, dena gure barnean dago, betirako. Kontzertua ta gero, dena zen poza, zoriona eta emozioa. "Merchandising" postua bete betea, taldearen oroigarrien bila. Beste behin, oso handiak!!! ESPERO ZAITZAKET!!


P.D: Argazkiak facebook-etik aterata!!

No hay comentarios: