jueves, 11 de abril de 2013

JAIO.BERRI TXARRAK.HIL!!!


Aurreko Asteazkenean komentatu zidaten. Berri Txarrak taldea Ibarrako Gaztetxean jo behar zuen. Ostiralean jadanik sarrerak hartu genituen. Erdi sorpresa bezala antolaturiko kontzertu batean azkar ibili behar da sarrera kontuekin, bestela kontzertu gabe gera zintezke. Sarrerak agortuko zirela garbi zegoen, Berri Txarrak oso talde maitatua da, gainera Ibarran oroitzapen handiak dauzkate, leku kuttun bezala (orain dela urte asko, maketa bat bakarrik zutenean, jo zuten kontzertuaz).

Gauza da, sarrerak nere eskuetan izatean konturatu nintzela kontzertuaren zergatiaz. Ibarrako Gaztetxeak (zenbat ordu sartu ote ditugu??) 20. urteurrena ospatzen zuela. Bada zerbait!!! Saioa Igandean izan zen, 20:00tan. Gaztetxea topera bete zen, hala ere, guk pixkat lehenago azaldu eta leku on bat aukeratu genuen, aurrekaldean altabozaren ondoan. Bapatean gure 3 protagonistak azaldu ziren: Gorka (ahotsa, kitarra); David (baxua, koroak) eta Galder (bateria).


FAQ kantuarekin hasi zuten lehia, eta egia esan hasieratik oso motibatuak ikusi genituen. Altabozetik ateratzen zen soinuak erdi gor utzi gintuen (nahiz eta tapoiekin egon). Beraien diskografiaren errepaso politaren lekuko izan giñen, hori bai, batez ere azkeneko diskoetako abestiak entzun genituen (hirukote bezala sortutako kantuak, alegia). Baina izan zen klasikoentzako lekua (Ikasten abestian gaztetxe guztia saltoka ikusteak momentu historikotzat hartu genezake).

Folklore; Iparra galdu: hegora joan; Albo-kalteak; izena,izana,ezina; lepokoak; ez dut nahi;.....jendea gozatzen, jendeak abestiaren letrak ozen abesten eta taldea esker onez gozatzen eta gozatu arazten. Hirukoteak memoriaz jotzen du, David eta Galder-ek aire berriak eman dizkiote taldeari. Musikalki oso onak, baina bakoitzak bere tokea ipini du Berri Txarrak-en. Gorka Urbizuren gidaritzapean, rock nahiz hardcore himnoak sortu dituzte. Urbizu esker onez eta oso motibaturik azaldu zen jendaurrean abestien tarteetan, nabari zen Ibarrakoa zita garrantzitsu bezela hartu zutela.





Gure dekasentziaren onenean; Etorkizuneko aurrekari guztiak; Libre;.......Oreka abestian, ia beti bezala, abesti erdia bertsio bat jotzeko probesten dute. Kasu hontan Yuksek-en "On a train"; hori bai taldearen estilora moldatuz. Mikel Laboaren "Liluraren kontra" ere jo zuten, guztiz emotiboa!! Non bestela abestiaren ondoren jendeaz agurtu eta eszenatokitik atera ziren. Izerditan zalego guztia, bueltatuko ziren desira....

Taldea berriro agertu zen txalo zaparrada handi baten ostean. Eta orain bai, azkeneko kaña dosiak entzun eta dastatu genituen. Iraila balada hunkigarria (jarraitzaile guztiak abesten jarri gintuena), Stereo himnoa (aurreneko hilaretan "circle pit" eta guzti); Denak ez du balio (abesti erdian David jendartera salto egin zuenekoa) eta bukatzeko, nola ez......OIHU!!!

Kontzertu handia, izerdia, garraxiak, lepoko mogimenduak, emozioa,....laburbilduz Berri Txarrak. Yoga sesio batean baino lasaiago geratu ginen kontzertua eta gero, milesker!! Donostiako Kursaalean ikusiko gara!!

JAIO.BERRI TXARRAK.HIL!!


p.d: Zorionak ibarrako gaztetxeari!!