jueves, 9 de mayo de 2013

ANDOAINEN ROCKEATZEN DA!!


Aurreko Ostiralean, Santakrutz festaren barne, rock jaialdia antolatu zen. Txozna gunean 3 talde. Egia esan, nire melomania nibela handitzat daukat, baino ez nekien ezer formazio hauetaz. Zakillers, Herena eta Fiachras-ek lortu zuten bere helburua, Andoainen gerturaturiko jendea humore onez eta gozatzen jartzea.

Txozna gunera iritsi ginenerako lehen taldeak kontzertu erdia eskeinia zeukan. Herena Andoaindarrak izan ziren. Gaizkiñe-ren proiektu berria dela esan dezakegu. Kulu (ahotsa, baxua) eta Txutxo (ahotsa, kitarra), Natural Project-eko Aitor (bateria) -ekin. Hau da, beterania handiko taldea taula gainean. Ikusi nuena oso gustoko izan nuen; musikalki oso erakargarria egin zitzaidan. Gauza da, Gaizkiñe izan nuela gogoan momentuoro abestiak entzutean. Ahots oso pertsonala daukate eta taldearen bertsioak entzun genituen. Aitor oso erraz ikusi nuen baterian. Kolpez frexko eta erritmoa eramanaz. Ez zen jende askorik egon (bai, badakit festak oso luzeak izan direla) baino izan ginenak nostalgiak murgildu gintuen, eta talde berri honek egin dezakeenagatik ilusioa berreskuratu. Oso ondo mutilak!!!


Bigarrenak Zakillers laukotea izan ziren. Pentsatzen nuen azkeneko taldea izango zela, baino han azaldu ziren Sexty Sexers-en anai txikiak. Sexty-ren usaina daukate abestiak eta Joseba (kitarra) ezik, beste guztiak Zakillers-en partaide dira. Beraz, rock and roll kutsuko abesti azkar eta potenteak. Nola ez, Mikel frontman-aren papera oso garratzitsua da talde honetan. Karisma handia dauka eta bere mugimendu, orru eta poseekin, eszenatokia soberan betetzen du. Taldekideak beraien papera betetzen dute, instrumentuak joz aparte, motibazioa erakutsiz. Hori bai, oso saio motza eskeini zutan, edo hori iruditu zitzaidan. "Hyena" ep-a aurkeztu zuten, eta oker ez banago Kyuss-en bertsio handi bat ere. Konturatzerako agurtu eta eszenatokia hutsik geratu zen. Rock and roll!!!


Azkenak Fiachras taldea. Hau da, Bizardunak, Brigada Criminal edota Txinaski taldeko kideekin eginiko grupo berria. Kuriositatea nuen ea zein estilok irabaziko zuen; eta lehenengo abestitik ikusi nuen taldeak Bizardunak-en kutsua daukala. Nere estiloa ez izan arren, taldeak oso kontzertu ona eman zuen, momentuoro zalegoarekin komunikazio mail altua eramanaz. Abeslaria bromazale azaldu zen abestien tarteetan. Jendea urrutitik azaldu omen zen Andoainera Fiachras-en zuzenekoaz gozatzera. Gauza da, lehenengo hilarekin, jendeak abestiak abesten zituela, himnoen pare, besoak luzatuz. "Hiltzera goaz" azken lana aurkeztu zuten eta momentu mitiko batean, gure Kojo melomano famatua igo zen taula gainera, taldekoekin abestu asmoz.

Bukaera ona, rock ekitaldi batentzako, eta gehiago dohainik zela jakinda. Rock and rollak hiltzen jarraitu behar du!!

4 comentarios:

Perogrullo dijo...

Zakillers jo zuten bertsioa Kyuss-en Green Machine izan zen.

http://www.youtube.com/watch?v=R-MSfd2S7lo

josu dijo...

ok, barkatu, nahastu in nintzen, oain zuzentzet

Perogrullo dijo...

Lasai, asko gustatzen hemen egiten dezuten lana gure inguruneko musika eszena dokumentatzen. Nire apuntea informazio ahalik eta zehatzena edukitzeko besterik ez da.

Jarraitu horrela.

josu dijo...

Milesker, "show must go on"!!!

P.D: Edozer gauza dela eta, komentatu komentarioetan, horretarako daude eta