miércoles, 15 de mayo de 2013

Manomanista aurrera dijoa!!


Aurreko asteburuan emaitz hauek eman ziren Manomanistako eliminatorioa berrian:

A TALDEA:Barriola 22 Retegi Bi 20 (12-0-ko partzialari esker Barriola hurrengo kanporaketarako sailkatu da. Bertan Aimar Olaizolaren aurka neurtuko da, baina asteburu hontan ez. Aplazamendua eskatu eta gero 25ean jokatuko dute).


B TALDEA:Xala 17 Urrutikoetxea 22 (Partida ederra, berdindua, tanto ederrez betea. Urrutikoetxea gaztea pausoak eta maila gehitzen Xala bezalako txapeldun bat gailendu eta gero. Bientzako lehen partida zer Manomanistan, aurreko kanporaketa jokatu gabe pasa bait zen aurrelari gaztea; Gonzalez-en lesioa zela eta. Gonzalez-ez hari garela Aspe-k isuna jarriko dio. Urrutikoetxearen hurrengo arerioa Idoate izango da, aurreko 2 urteko sorpresa positiboa.)


C TALDEA:Jaunarena 22 Zabaleta 11 (2 promesa handien arteko neurketa Leitzarrak eraman zuen, eta beste eskaloi bat igo ere. Hurrengo kanporaketan herritar eta lagun duen Bengoetxearen aurka jokatuko du. Printzipioz lehia zirraragarria)


D TALDEA:Beroiz 22 Albisu 9 (Ez zen faboritoa 2 partidetan. Hala ere, Beroiz merezimendu guztiz pasa ditu 2 kanporaketak. Golpez oso frexko eta aurreko koadroetan maisuki tantuak bukatzen. Hurrengo arerioa Irujo handia izango da, pelotako izar handienetakoa; baina kirolean formularik ez dagoela erakutsi nahiko du Mikelek).


A taldeko eta B taldeko irabazleak, elkarren aurka jokatuko dute hurrengo kanporaketan. Irabazlea finalean egongo da. B eta D taldeko garaileak, elkarren aurka jokatuko dute eta falta den lekua hartuko dute final handian.

No hay comentarios: